Ibon Iparragirreri alta eman diote‏

Aupa denoi:
Ibon Iparragirreren osasunaren inguruan Garan argitaratutako informazioa osatu nahian, zera esan nahi dizuegu:
Iboni atzo arratsaldez alta eman ziotela, eta jada etxean dagoela berriz. Epilepsia atakearen ondorioz igande osoa konorterik gabe egon zen UCIn eta astelehen goizean esnatu zenean desorientatuta zegoen, eta fisikoki oso ahulduta ikusi genuen, familiakideok behintzat. Edonola ere, medikuek alta eman diote, etxean berrindartuko delakoan. Gure ustez bere osasun egoerak erlatiboki onera egin badu ere, oso delikatua da oraindik, eta orain dela hilabete ere ingresatuta egon zela kontutan hartuta, badugu kezkatuta egoteko motiburik. Beraz, epilepsia ataketik irten izanak ematen digun lasaitasuna trasmititzeaz gain, bere osasun egoera -batez ere neurologikoa- kezkagarria izaten jarraitzen duela iruditzen zaigu.
Eskerrik asko guztioi
EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
GAIXO LARRIAK ETA 3/4 BETE DITUZTENAK ASKATU, BEREHALA!!!
197/2006 ABOLITU