Gaur be, atxiloketan kontra kalin

Gaur be ondarrutarrok atxiloketan kontra batu gaz. Horretaz gain, Gernikako Akordixu sinatuben herriko elkartik Alamedan prentsa aurreko einddabe, atxiloketak salatu eta Espainiko eta Frantziko estatuai Gernikako akordixu beteteko eskatzeko.

Bestetik, gaur jakin dou Xabi epailin aurretik pasa dabela Parisen.

Akordixun sinatzailik irakurri daben testu, hamen:

Lehenik eta behin frantsez eta espaniar estatuei, blokeo egoera hau luzatzen duten jarrerak alde batera uzteko eta ahalik eta azkarren elkarrizketaren bidea hartzeko exigitzen diegu. Elkarrizketa baita bakerako dugun bide bakarra.

ETA-k Gernikako Akordioan eskatzen zitzaiona bete du, behin betirako ekintza armatua alde batera utziz. Hala ere, frantziak eta espainiak entzungor egiten dute berriro ere. Bi estatuen jarrerak, oso larriak izateaz gain, euskal gizartearen gehiengoaren bake eta konponbide nahia zapuztu nahi dute.

Gure estez, gatazka eta errepresioari loturiko edonolako atxiloketa lekuz kanpo dago gaur egungo testuinguru politikoan, eta bake egoera bat eratzeko ibilbidearen aurka jotzen du bete betean. Are eta asaldagarriagoa suertatzen da inkomunikazio erregimena eta honek ahalbidetzen dituen torturak gertatzea; edozein testuinguru politikotan onartezina dena giza eskubideen ikuspegitik.

Horregatik eskatzen dugu:

-Atxilotuak berehala epailearengana eraman eta aske uztea.
-Inor gehiago ez atxilotzea, atxiloketak betirako amaitzea.
-Inkomunikazio erregimena derogatzea eta legislazio antiterrorista berezia eta urratzailea bertan behera uztea. Eta bitartean Torturaren Aurkako Taldearen protokoloak biltzen dituen torturak sahiesteko neurri guztiak ezartzea.

Azkenik hemen elkartu garen guztiok atxilotuen senide eta lagunei gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu.

XABI eta OROITZ, Parisera eruttuez. Guk bittartin kalin jarraitzen dou

Arratsaldin jakin dou, bixak Parisera eruttuezela. Herrixan bittartin ez ga egon geldik. Arratsaldin 7,30etan udaletxin plenu eindde ta berta BILDUko zinegotzixak bakarrik agertu diz, kontixu PNVkuai herrittar baten atxiloketik ez dotze ardura haundirik. Udalak 3 puntu onartutxu:

1. XABI ta OROITZ berehala epailearengana eraman eta aske uztea. Horreaz batea, eskatzen da atxiloketak betirako amaitzea ta inkomunikazio erregimena bukatzea.

2. Atxilotuen senideei elkartasuna adierazi

3. Azkenekoz, Udala atxikitzen da herrian burutuko diren mobilizazioetara

Plenun ondoren Alamedan azken barrixak jakin douz ta hurrengoko mobilizaziñoin egutegixe zehaztu de: gaur gabeko 22:00-22:15 bitxartin egingo dugun BURRUNBARIAz  hasi ta bixar arratsaldeko asanbleiaz jarraitxuko dau.

Esan birde be bai, Txapelgorrixak  “lanin” jarraitxu dabela, gure paretak ez dotxuelako gustoko edo kale garbitzale sartu dizelako? Ba ONDARRUTARRAI aurrea eitteko kola-kao asko hartu bir dabela diñuenak ezagutzen douz. Dana biko dabe.