Baixakun 12:30xetan ta Itxas Aurreko geltokitxik urtenda abiatuko diz 2012ko gazte martxa duzen herrittarrak, ta esan birde 41 lagunek emon dabela ixena, aparte euran konture jungo dizenak.
Month: apirila 2012
ESTEBAN MURUETAGOIENAren heriotzaren 30. urteurrena
Esteban Muruetagoiena mediku ondarrutarra orain 30 urte hil zen Guardia Zibilak atxilotu eta torturatu ondoren. Asteburuan bera gogoratzeko ekitaldixak ixan diz Oiartzunen ta hauetako bat, herriko anbulatoxun. Hamendik aurrea beran ixena erungo dau.
Ta ekitaldixai garrantzixe emotearren, ESTEBANEN matxe ixaban bi herrixetako agintari nagusixak egon diz, OIARTZUNgo alkati ta ONDARRUKO alkati
Ta bi agintarixak anbulatoxuko plaki ipini dabe atarixan
Azkanin familixik eskertzeko berba einddau
JUAN BALENTZIAGA EZINDUAREN GREBA OROKORRA!
Gaur, maiatzak 29, benetan OROKORRA Ondarroako herri osoak egin duen greba! Zorionak ondarrutar denoi. Baina utziko didazue ondarrutar batek egin duen greba berezia aipatzea eta goraltzea.
Ondarroan hain ezaguna dugun Juanito Balentziaga Ondarroako Artibai Egoitzan ingresatuta dago. Egun osoan bere karrotxoan eserita. Egoera berdinean dago bertan Mari nire emaztea.
Gaur eguerdian, Mari nire amazteak bazkaldu duenean, Artibai Egoitzaren alboko Zuhaiztira atera dut Mari bere karrotxoan, eguzkia hartzera.
Eguerdiko 13:30ak aldera Egoitzara itzuli eta Egoitzan ingresatuta daudenen egongelara sartu garanean, hara non ikusten dudan Juanito bera ere egongelan. Harritu nau Juanito han ikusteak, Juanitok eta beste hainbat lagunek 13:00etan bazkaltzen baitute.
Berehala hurbildu naiz Juanitorengana, ea zerbait gertatzen ote zaion galdetzera. Hara non aurkitzen dudan gure Juanito bere lepoan itsatsita duela LABek banatutako pegatina: “Greba Orokorra M29. Demokrazia eta Justizia Soziala. Euskal Herriak erabaki du: INPOSAKETARIK EZ! LAB”. Berak, ezindua denez, ezin omen du langileen moduan grebarik egin gaurko egunean. Baina bera gaurko egunean ez da geldituko grebarik egin gabe. Ez horixe!
Hara zer asmatu duen gure Juanitok berak ere greba egiteko gaurko egunean. Gaur, lagileen greba egunean, bera ez da jeitsiko jantokira, ez bazkaltzera, ez afaltzera:
Esan eta egin. Gure Juanitok ere gaurko greba orkorrean parte hartu EGUN OSOAN EZER JAN GABE GELDITUZ!
Juanito laguna, beti izan zara zu “numero uno” gauzak asmatzen. Zuk asmatu zenuen “ARRANTZALE EGUNA” Ondarroako Andra Mari jaien barruan. Zuk asmatu duzu gaur, langile jubilatuok ere GREBA OROKOR BATEN parte harzeko bidea, hots, EGUN OSOAN EZER JAN GABE EGOTEA! EGUN OSOAN BARAU EGITEA!.
Zu lakorik, Juanito! Eskerrik beroenak langile jubilatu guztion izenean. Jubilatuta egon arren, langile borroketan parte hartzeko bide berri bat erakutsi deuskuzu eta.
Langileek greba orokorra egiten dutenean, guk, langile jubilatuok ere BOIKOTA JANARIARI.
Ondarroan, 2012ko martxoaren 29an.
Oporrak ta Elkartasune Bixak bat
El Aaiuneko Amgalara doaz Elorrixoko DBHko ikasleak
Txintxirri ikastolako eta Elorrioko Institutuko hogeitabost bat ikasle eta irakasle abiatuko dira bariku honetan, martxoak 30, Saharako El Aaiun herrian dagoen Amgala dairara edo herrixkara. Eurekin batera Elorrioko Udaleko zinegotzi bat eta Lajwad elkarteko kide bat bidaiatuko dira. Elkartasun bidaia 2010etik egiten da urtero, eta Lajwad elkartearen, Elorrioko Udalaren eta herriko ikastetxeen artean hitzartutako ekimenaren bitartez aurrera egin du azken bi urteotan. Hemengo laguntzarekin bertan garatzen ari diren egitasmoak eta egiteke dagoena zuzenean ikusi ondoren, apirilaren 8an bueltatuko da ikasle taldea.
Ta ONDARRUTARRAK ezin falta holako ekimenetan ta argazkixan agertzen dan latxeik, arduradunetako bat gure herrittara da.




![Sahara.-800-1[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2012/04/sahara-800-11.jpg?w=636)
![kartela[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2012/04/kartela1.jpg?w=636)