MARCELO BIELSA

Marcelo Bielsa Rosariokoa da, Che Guevararen sorterri berekoa. Ez du iraultzarik egin nahiz eta Athletic zale askorentzat, honek Bilbon egindakoa miragarriagoa izan hark Kuban egindakoa baino. Urtebete ez da pasa Bilbora heldu zenetik eta taldean iraultza ez bada ere iraulketa nabarmena eragin ez duenik ezin da ukatu. Futbola heltzen den munduko edozein txokoetan du Rosarioko maisuak sona. Futbolaz gaindi ere pertsona jantzia dirudi. Futbolari zein futbol munduan dabiltzanek sortzen duten zentzu bereko milaka eta milaka adierazpen aspergarrietatik, zerbait berria entzuteko parada izan genion orain gutxi. Berria, liga profesionaleko entrenatzaile batek esan zuelako eta berria momentuan gaiari zegozkien adierazpenetatik aldentzen zelako. Adierazpen uholdearen alde batean El Mundo Deportivo adibide bat jartzearren; “Tengamos el futbol en paz”. Uholde horren kontrako norabidean Athleticeko entrenatzailea; “El futbol a veces es un segmento que repite situaciones a las que se producen en el resto de las escenas sociales”. Talka egiten dute adierazpen bien zentzuek.

Futbola ez, herri hau da bakea behar duena. Bielsak esan bezala futbola herriak bizi dituen gertakarien isla da eta ez irla.

Ez da izan ez behar bat. Ez da izan gomazko piloten erabilera txarra. Turruneko editorial hauetan behin baino gehiagotan adierazi dugun bezala, ETAren erabakiak, ondorio asko utzi ditu, eta horietako bat, automatikoki Estatua eta bere segurtasun indarrak indarkeriaren erabiltzaile bakar egitea izan da. Gerrarako prestatua den polizia da Ertzantzaren Brigada Mugikorra. Polizia politiko baten lehen lerroa. Gerra materialarekin eta okerrena dena, gerrarako jarrerarekin. Gau hartan botatako pilota guztiek norabide bat zuten, Indautxuko Herriko Taberna eta bitartean ziren ehundaka buruak automatikoki sektore politiko zehatz batekoak Ertzantzaren buruen burmuinetan. Ezker Abertzalearen kontra ekiteak ematen dieten inpunitateaz jokatu dute urteetan eta oraingoan ez die ondo irten.

Ez omen dute gomazko pilotarik gehiago erabiliko, baina ez da nahikoa, gorago esan bezala jarrera kontua da, erabaki politikoak dira hartu beharrekoak. Zein izan behar da urteetan edozein disidentzia eta batipat herri honen askatasun sozial eta nazionalak defendatu dituen sektore politiko zehatz bat zapaltzeko (eta ez bakarrik gomazko pilotekin) sortua izan den poliziaren funtzioa hemendik aurrera?

Gisako galderak argitu ezean, futbolak herriak pairatzen duenaren islada izaten jarraituko du. Marcelo Bielsa dixit.

ONDARRUTARRAK KATALANAN atzetik?

Daneako buruai bueltaka gabiz KATALANan flashmobaz, pasa den martxoaren 18xan grabatutakuaz. 8500 pertsona batu ben BARTZELONAko Plaza de Catalunyan.  Guk berriz martxoaren 16xan urtebete bete douz Lip dub egin gendule, ta gaur arte 65.309 sarrera euki douz. AL LORO buru berotzen hasi ga ta. Ta ikusteko zer einddaben KATALANAK hor dakazue:

Zapatun, literatur kluba liburutegixan

Literatur Kluba egingo da Ondarroan zapatu goizetan Udal Liburutegian:irakurtzen dugunontzako txokoa. Apirilaren 21ean hasiko da goizeko 10:00etatik 12:00etara, eta maiatzaren12an bigarren saioa. Hortik aurrera, irakurleen erreferentzia izango da zejarraipena izango du hilean-hilean; beti irekita parte hartzaileeninteresetara.

· Apirilak 21 eta Maiatzak 12: Arrate Egañarekin

· Ondorengo hilabeteetan Julen Gabiria izango dugu.