Plaiko zubixak 85 urte betekotxuzela eta, Historiazalik egitarau zabala antolatu dabe astebururako. Ez galdu!
Month: apirila 2012
JAIKI HADIko mediku elkartea ONDARROAN
PRESUAI laguntzeko jaxo zan elkartik, gaur arratsaldin ONDARRUTARRAN aurrin berba eindau, eurak kartzeletan etxen daben lanaz, ta azaldu dabe gaur egun Euskal presuk pairatzen daben egoeri. Gero jentin galderak eta dudak argitxutzuez. Behean ikusten dan lez, gaur be topin egon da Kofrai Zarra.
Esan birde, OIHANA BARRIOS Psikologi ixan dala hizlaxe ta berau MAMARRU ETXEA, Nahikure!! Kanpañin barrun antolatutako hitzaldixe ixan dala.
Badator MAIATZAK 1a, munduko LANGILIN EGUNE
Egun bat baino gexa da, ta hona ailateko pilo bat borroka egon diz. Hamen azpixan agertzen dizen pegatak horren adibide bat baino ez diz. 1977xan ONDARROAKO ARRANTZALIK borroka gogor bat aurrea erun ben euran eskubidin alde, ta gutzako egun horrek gogorazi beharrekuk irizten gazkuz. Batzukatxik ez balitxake ondiokan prehistoixan bixiko ginake ta. Gure omenaldixe borrokalari haiei.
Gaur, musika talde Kubano bat Kafe Antzokixan
Lagun batek esasku gaur, apirilak 25 iluntzeko 8retan talde kubano batek joko dabela Kafe Antzokixan. Debalde ixango da, ze bideo bat grabatea datoz.
Udaleko batzordin proposamenak astebururako
Udaleko batzordik lan eta lan dabiz, para baik, eta astebururako hiru proposamen dakarrez:
Bardintasun Kontseiluk Emakumin Topalekuai buruzko jardunaldixak antolatutxuz hilan 27 eta 28rako, Ondarruko emakumintzako txoko bat sortzin ingurun eztabaidatzeko. Egitarau, hamentxe: http://www.ondarroa.eu/es-ES/Noticias/Documents/postaletxi.pdf
Ingurumen batzordi, ostea, Kontsumo taldi martxan ipintxea du. Eskualdeko baserritxar bat eta herriko 10 familixa bertoko baserriko produktuk trukatzen hasiko diz egun batzuk barru. Jente gexauak kontsumo taldin apunta nahi badau, baixakun dauke aukeri, udaletxea urreatute.
Kultur batzordi herriko sortzailik bultzatzen dabil. Hain zuzen be, Guzur etxi arte sorkuntzako gune bihurtzeko proiektuaz dabil buru belarri. Pintxori, eskultori, dantzaixe, antzerkilaixe… bazaz, eta proiektun parte hartu nahi bazu, baixakun arratsaldeko 18:00xetan da batzarra Guzur Etxin.
Egitarau guzti hamentxe: http://www.ondarroa.eu/eu-es/Gertakariak/Orrialdeak/default.aspx
EGIARI ZOR Estatuek eragindako biktimen fundazioa. HILDAKO ONDARRUTARRAK.
“Egiari zor” estatuek eragindako biktimen fundazioa aurkeztu dute asteburuan.
Biktimak era askotakoak izanda be, hau da, torturatuak, zigortuak, zaurituak… Gogoratu nahi douz bereziki Estatuen errepresioagatik bizia galdu zuten Ondarrutarrak. Hauxe da guk eskutan dakauen zerrendi:
JOSE LUIS BAKERIZA LARRINAGA 1982/05/01 BAIONAN, ERREFUXIATUTA. Gaixorik.
JESUS MARIA ZUBIKARAI BADIOLA 1980/02/02 EIBARREN. Batallon Vasco Españolek tirokatute
ANGEL IBARLOZA ZUBIKARAI 1972/09/10 MAGETEN. Errefuxiatuta. Kotxe istripuan.
ESTEBAN MURUETAGOIENA SCOLA 1982/03/29 OIARTZUNEN. Guardia zibilak torturatua![Muruetagoiena,_Esteban[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2012/04/muruetagoiena_esteban1.jpg?w=636)
ANGEL ETXANIZ OLABARRIA 1980/08/30 ONDARROAN. BATALLON VASCO ESPAÑOLek tirokatute.
KOLDO ARRIOLA 1975/05/23 ONDARROAN. Guardi zibillak tirokatute.
FRANTZISKA SAIZAR URETA 1975/04/28 ONDARROAN. Bihotzekoak jota Guardia Zibilaren atxilotze baten aurrean.
FRANCISCO ALDANONDO BADIOLA 1979/10/17 TOLOSAN. Guardia zibilak tiroketa batean.
IMANOL LERTXUNDI 1995/02/09 Ertzaintza. Bihotzekoak jota ertzainen oldarraldi batean.
JOSE ANTONIO OTXOANTESANA LEJARDI 2009/06/25 MEXIKON. Errefuxiatuta. Gaixorik.
Zorionez, Ertzaintza ez gara denok

Azken egunak ez dira batere samurrak izaten ari euskal jendartearentzat. Ez dugu buru-bihotzetatik kentzen, ez dugu kendu nahi ertzain amorratuen armen bidez eraildako Iñigo Cabacas gaztea.
Herritarron begietan argi dago zein den honen guztiaren erruduna, milaka garelako polizien oldarraldiak sufritu ditugun pertsonak, asko garelako euskal labelarekin saldu nahi izan ziguten polizia horren benetako helburua jasan behar izan dugunak.
Bai, urte luzeetako saiakera egin dute PNVk eta PSEk Ertzaintza disidentzia politikoaren eta herri mugimenduen kontrako errepresioan trebaturiko «polizia integral» bihurtzeko. Urte luzez, gizarteko sektore jakin baten aurka «denak balio duen» lemapean aritu dira.
Eta aspaldi da ez dakiguna nork babestu gaitzakeen poliziaren jazarraldietatik; zigilu legala daramate haien erasoek, onespen legala aitortu zaie herritarrak jipoitu eta, hala suertatzen bada, erailtzeko. Inpunitatea polizien alde dagoen lege araua da. Eta haiek dioskue orain «Ertzaintza denok garela», elkartasuna eskatzen digute… eta hau dena lotsa apurrena ere sentitu barik. Polizia jaun-andreak, ez ezazue zeuen burua engainatu, zorionez denok ez gara Ertzaintza. Ondo dakizue zuek hori.
Hau guztia ez dator bat gure herriak bizi duen une politiko itxaropentsuarekin. Ezker abertzalea eta beste hainbat erakunde zein eragile, herri aske eta burujabearen aldeko indar bilketan sartuta gaude buru-belarri. Herri honetan bizi eta lan egiten dugunok badakigulako zer garen, eta batez ere, zer nahi dugun izan: Euskal Herria, letra larriekin, hori dugu helburu, ez besterik. Argi daukagu ere zer ez dugun nahi, ondo asko dakigu egungo Ertzaintza eta bestelako polizien azken helburua gaur egungo zapalkuntza egoera dagoenean mantentzea dela, etorri badatozen sakoneko aldaketak geldiarazi nahi eta behar dituztelako. Horretarako trebatu dituzte, gure herriaren kateak babesteko diseinatuak daude, eta guk, ordea, kate horiek apurtu eta etorkizuna aske erabakitzearekin egiten dugu amets.
Horrela, polizia eredua oinarritik aldatu behar dela deritzogu. Horretarako, besteak beste, Euskal Herrian jarduten duten indar polizial ezberdinek gomazko piloten moduko material arriskutsuak erabiltzeari utzi behar diote eta, era berean, Ertzaintzaren Brigada Mugikorraren moduan jardun errepresibora bideratuko Foruzaingo, Polizia Nazional eta Guardia Zibilaren talde bereziek disolbatuak izan behar dute. Ez dago beste modurik.
Bestalde, nazka-nazka eginda gaude poliziaren «turnoko» arduradun politikoen gezur, faltsukeria eta inpunitatearekin.
Zer gertatu behar da herri honetan arduradun politiko batek bere dimisioa aurkezteko? Zenbat hildako eragin behar dituzte Ertzaintzaren gerrarako armek Rodolfo Ares Barne sailburua dagoen lekutik kentzeko? Noiz arte itxaron beharko dugu Poliziaren buru gorenak Iñigo Cabacasen erailketan bere ardura onartu eta herritar guztiok jakin badakiguna onartzeko?
Nahikoa da, Ares jauna, ken zaitez herri honen bidetik, jar zaitez bazterrean, zu bezalako beste hainbaten moduan, eta gure oroimenaren azken txokoan gordeko zaitugu: herritarrak jipoitu eta erail dituen poliziaren arduradun moduan, hori baino ez baitzara.
Herri honen etorkizuna zapuztu nahi duzuenok jakin ezazue behingoz, bidean gaudela, gero eta gehiago garela. Herri honetan ibili badabilen askatasun haizea ez da gomazko pilotekin geldiarazten. Eta zuri, hau irakurtzen ari zaren horri: bil gaitezen, egin dezagun aurrera; zabal ditzagun oihalak eta konpromisoak.
Etorkizuna gurea da.








![Vaqueriza,_Jose_Luis[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2012/04/vaqueriza_jose_luis1.jpg?w=636)
![Zubikarai,_Jesus_Maria[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2012/04/zubikarai_jesus_maria1.jpg?w=636)

![Etxaniz,_Angel[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2012/04/etxaniz_angel11.jpg?w=636)
![Arriola,_Koldo[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2012/04/arriola_koldo1.jpg?w=636)

![Aldanondo,%20Fran[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2012/04/aldanondo20fran12.jpg?w=636)
![Lertxundi,_Imanol[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2012/04/lertxundi_imanol1.jpg?w=636)
![Otxoantesana,_Jose_Antonio[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2012/04/otxoantesana_jose_antonio1.jpg?w=636)







