Amildegia Maite” lehen diskoarekin, zaharrak berritzeko gogotsu datoz Muturbeltz taldekoak. Bi oinarri dituen zutabe sendoa. Edo alderantziz. Urretxu rock city-n, The Hot Dogs taldea banatu orduko segitzeko beharra sentitu zuen Iñigo Agirrebalzategi gitarra jotzaileak. Bera rock city-n, sentsazio berbera izan zuen Mikel Larratxe abeslariak, Sexty Sexers banda lozorrora bidali zutenean. Gutxira agertu ziren Eñaut Balentziaga (Kabul, Zura) bateria eta Aitor Castillo “Txiki” (Plan B, Boogie Van) baxu jotzailea. Biak zikintzeko prest.
Eurekin, Tolosako LOBO ELECTRICO ariko da, talde bortitza eta zuzenean ikusgarria. “Artefactos Magicos” diskoa aurkezten biraren azken txanpan, esperma beltzeko gau arriskutsua iragartzen dute.
