Apirilak 21, larunbata, arratsaldeko 7:30etan.
Ondarroako PORTUKO RANPI lokalean.
IÑIGO ATXA Bermeotar zinegileak aurkeztuta, “EVELIEZ” filmea eta Making Of-aren PROIEKZIOA.
Sarrera: 2 euro.
“EVELIEZ” filmea 58 minutuko erdimetraia da. Errodaia eta muntaketa lanetan 5 urte eman dute. 2011eko azaroan estreinatu zen egilearen sorterrian. Besteak beste, Roberto Garay komikilariak parte hartzen du aktore legez. ZONBIEN ISTORIOA DA, beldurrezko filmeetan azaltzen diren osagai guztiekin. Bermeoko SPOOKYPHERIA PRODUCTIONS kultur taldearen ekoizpena da.
