CANTECA DE MACAO Baixakun Ondarroako Kafe Antzokixan‏ gabeko 10,30tik aurrea

Canteca de Macao eskenatokietara bueltatzen da inoiz baino indartsuago. Crowdfunding proiektuarekin aurrera atera dute bere lan berria. “Nunca es tarde” deitzen da beraien disko berria eta aurkezpen bira Kafe Antzokitik igaroko da. Taldearen zuzeneko alai eta biziak disko berri honekin inoiz baino nabariago azaltzen dira. Energiaz beteriko taldea.