Hiru ibilbide prestatu dituzte, iaz bezala, eta izena emoteko zerrendak zabaldu dira.
Boga! mendi martxa Aurrera Mendi Taldeak antolatzen duen mendi irteera da. 2012ko apirilaren 15ean izango da, eta hiru ibilbide edukiko ditu, adin zein forma fisiko desberdinak dituen jendeak parte har dezan. Martxaren izenak iazko Ibilaldiarekin lotura du. 2011n Ibilaldia Ondarroan ospatu zen BOGA! lelopean eta izena bera mantentzea erabaki dugu aurten ere.
IBILALDIAK
3 ibilbide mota egongo dira: Ibilbide luzea, ibilbidea motza eta ibilbide txikia. Ibilbide guztiek irteera eta helmuga bera edukiko dute (Zubi Zahar herri ikastola, Ibaiondo kalea). Ibilbide bakoitzak, irteera ordu desberdin bat izango du. Ibilbide luzea egin nahi dutenak 7:00etan irtengo dute; ibilbide motzekoek 8:30ean; eta ibilbide txikikoek, 10:00etan.
IZEN-EMATEA
Izena emateko epea, martxoaren 23tik apirilaren 12ra izango da internetez: http://usuarios3.arsystel.com/aurreramt/ boga/index.php?Hizkuntza=es. Edo Google-en bidez aurkituko gaituzu Boga Mendi Martxa idatzita.
Bestela, martxaren egunean bertan eman beharko da izena. Prezioak ondorengoak dira: Ibilbide luzea eta motza: 14 euro pertsonako internet erabiliz (15 euro egunean bertan izena ematen duenak) eta ibilbide txikia: 5 euro pertsonako. Dirua ondorengo kontu korrontean sartu behar da: Ipar Kutxa: 3084 0032 81 6400036080 eta ordain agiria irteera gunean kontrol-txartela jasotzerakoan aurkeztu beharko da.
Federatua egotea gomendatzen da mendi martxa hau egiteko. Antolatzaileek jarduera hau bertan behera uzteko edo atzeratzeko eskubidea dute, eguraldia edo bestelako arrazoiak tarteko.
ZERBITZUAK
Aurrera mendi taldeak bezperan lo egin nahi dutenentzako gelak prestatuko ditu, eta martxa egunean gosaria emango zaie irteera puntuan. Dutxatu nahi dutenentzat ere zerbitzua eskainiko da, bai helmuga puntuan, bai Ondarroako kiroldegian.
KONTROLAK
Parte-hartzaile guztiek dagozkien kontrol postuak igaro beharko dituzte, eta bertan agertzen diren orduak errespetatu beharko dituzte. Boga Mendi Martxako arduradunek kontrolak errespetatzen ez dituzten parte-hartzaileak kanporatzeko ahalmena edukiko dute.
ERRETIRATZEA
Ibilbidean zehar erretiratzen diren parte-hartzaileek antolatzaileei eman behar diete txartela, edo bestela 655721517 telefono zenbakira jakinarazi. Erretiratzeko puntu egokienak hornidura postuak izango dira, bertan ibilgailuak egongo baitira.
![kartela[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2012/04/kartela1.jpg?w=636)