Plaiko zubixan 85 urteurrena

Ondarruko historiazalik Plaiko Zubixan urteurrena ospatu dabe gaur, dantza, kanta eta bertso artin. Aldarrikapeneako tarteik be ezta faltan egon: zubixan egiturak ugarrak janda daz, eta konpontzeko eskatzeko sinadura bilketi hasi dabe. Erakusketi beste bi egun egongo da zabalik Erakusketa Aretun, eta bertan eukiko dozue sinatzeko aukeri. Behin, OHZk gaur irakurri daben testu eta argazkixak.

Plaiko Zubixak 85 urte bete ditu. Hamarkada hauetan gauza asko ikusi ditu bertatik pasatzen: Mende hasierako turistak, Gerra Zibileko soldaduak, ordaindu gabe pasatu nahi zuten haur bihurriak, hondartzaren aldeko manifestazioak… Bere ingurua aldatzen ere ikusi du: alamedaren konponketak, plai txikiaren desagerpena, Kalatrabaren zubi berria… Urteak joan eta urteak etorri, Ondarroa aldatzen joan da; baina plaiko zubixe beti hortxe egon da, denboraren joanari eusten. Ez du meritu makala, hainbeste urte zutik iraun du eta.

Baina denborak denoi eragiten digu, eta zubiak ere bere burdinak ugartzen eta egurrak zulatzen ikusi ditu. Horregatik poztu ginen hainbeste zubia konpondu behar zutela esan zutenean. Behingoz, gure herriko altxor ederrenetarikoak merezi zuen tratua jasoko zuen. Udalari ere idatzi genion, zorionak ematen. A zelako atsekabea hartu genuen, konturatu ginenean egurrak eta barandillak konpondu zizkiotela bakarrik! Barrutik ugartuta eta janda jarraitzen du zubiak, eta ez dakigu zenbat urte iraun ahalko duen horrela.

Plaiko zubixe monumentu berezi-berezia da. Munduan osoan gutxi dira modu honetako zubi birakariak. Beste herri batean edukiko balute, zubi hau beste edozer baino gehiago zainduko lukete. Guk, ondarrutarrok, jausten lagako ahal dugu halako monumentu ederra? Ondarroak eraikin eta txoko asko galdu ditu azken urteetan (Zaldubide, Kofradiako bolatokia, ontziolak…), beste asko be galtzekotan gaude (Veganeko Hotela…). Geure monumentu eta txokoak zaintzeko konpromezua hartu beharra daukagu, berandu baino lehen. Lan horretan denok inplikatu behar gara, bai herritarrok eta baita erakundeok ere.

Zorionak Plaiko Zubixe, eta zoixonak Ondarru! Ea beste 85 urte barru hemen batzeko aukera daukagun! Hala izan bedi!

THE USKI’S + EXAIXU, Zapatun ONDARROAko Kafe Antzokixan. Sarrera Doan

Exaixu eta The Uski´s taldeek kontzertua eskainiko dute Ondarruko Kafe Antzokian. The Uski´s taldeak disko berriaren aurkezpena eginen duen bitartean, Exaixuk, Exkixu taldearen kantu mitikoen moldaketak burutuko ditu. The Uski´s taldeak “Tximinotan” diskoa dakar besapean. Elantxobe Ibarrangeluko taldearen laugarren lana da honakoa, aurreko musika bidean sakontzen duen lan dibertigarri eta dantzagarria.

Aupa ATHLETIC, gozo-gozo

Asko ixango diz, gaur burukominaz lanea jun dizen ondarrutarrak, ospakizunan ondoren. Gaur ez euan beste komentaixoik herrixan (nahiz ta egoeri ez dan kohetik botateko), atzo ATHELIxak bizipoza emoskun ta gozotasun hau mantentzeko, beatu zer asma daben herrixan:

SUEDIARRAK ONDARRUN elkartrukaketan

ONDARROAKO instituko ikaslik elkartrukaketi egin dabe ESTOCOLMOKO Instituto bateko ikaslikin. Ta hemenguk urtarrilin egon zinez han, apirillin eurak etorri diz bertora. Badiz egun batzuk herritxik jun dizena. Erakutsitse herriko egunerokuk: Arrantzalin Kofraxi, Gaztetxi, Radixu Irratixe, Euskal Dantzak be erakutsitsez, Artibai errekan arraunin ein dabe, Bilboa ta Donostire jun diz alkarreaz, parrandak be botatxuez, LAU ANAIA ta ONGI ETORRI txalopetan itsasoratu diz,… hamen dakauz eurakin atatako argazki batzuk.

Kofradi zaharrin Suediarrak agurtzeko ekitaldixin…

Suediarrak PLAZA GAININ dantza erakustaldixan…

Ez diz makalak abesten…

MUTURBELTZ + LOBO ELECTRICO, Baixakun, Ondarroako Kafe Antzokixan‏

Amildegia Maite” lehen diskoarekin, zaharrak berritzeko gogotsu datoz Muturbeltz taldekoak. Bi oinarri dituen zutabe sendoa. Edo alderantziz. Urretxu rock city-n, The Hot Dogs taldea banatu orduko segitzeko beharra sentitu zuen Iñigo Agirrebalzategi gitarra jotzaileak. Bera rock city-n, sentsazio berbera izan zuen Mikel Larratxe abeslariak, Sexty Sexers banda lozorrora bidali zutenean. Gutxira agertu ziren Eñaut Balentziaga (Kabul, Zura) bateria eta Aitor Castillo “Txiki” (Plan B, Boogie Van) baxu jotzailea. Biak zikintzeko prest.

Eurekin, Tolosako LOBO ELECTRICO ariko da, talde bortitza eta zuzenean ikusgarria. “Artefactos Magicos” diskoa aurkezten biraren azken txanpan, esperma beltzeko gau arriskutsua iragartzen dute.

Gaur, etzun Ein daigun bidi

Gaur, Ein daigun bidi irratsaioa, 21:00etatik aurrera (Radixu Irratia, 105.5 FM)
Gaurko programa luzea izango dela adierazi digute:
– Gernika gogoratuz bonbardaketaren 75. urteurrenean.
– 8 + 18 + 10 = 36 Nahikure! Mamarru etxea! kanpaina barruan:
Puertotik kronika. Elkartasun Martxan parte hartu zutenekin elkarrizketa laburra (zuzenean).
– Aitzol Etxabururen urtebetetzea maiatzaren 1ean. Bere senideei egindako elkarrizketa (grabazioa)
– Egiari zor fundazioaren sorrera eta manifestua. Errepresioak eraildako ondarrutarrak.
– 197/2006 dotriniaz bueltaka: Oihana Barrios psikologoaren atzoko hitzaldia (grabazioa)