BLOWING IN THE WIND

“Konponbide haizea dabil” adierazpenarekin azken bi urtetan emandako urrats bakoitzarekin moduan hautsak harrotu ditu ezker abertzaleak. Denek izan dute mintzagai, ohi moduan kritikatzeko izan bada ere. Euskal jendartearen haizeak brankaz jotzen ditu ordea. The wind that shakes … Garagarra?

Indarkeria eta zapalkuntza egoeratik bidezko bake iraunkorrera eramango gaituen trantsizioa egiteke dago oraindik Euskal Herrian”.  “ETAren erabakiak ez du bakea ekarri, ez du indarkeria guztien amaiera ekarri”. Hilabete honetan mugaren bi aldeetan jarraitu dute atxiloketek. Ondorioz torturak. Torturapean ateratako deklarazioetan oinarritutako espetxe eskaerak Asier, Ibon, Xeber, Urtza, Zunbeltz, Olaitz eta Igorrentzat. 117 urte denera. Zenbat urtez bizi daiteke pertsona bat, aske izatea baimentzen zaion aurretik? Zenbat aldiz biratu dezake gizonak burua, ez ikusiarena eginez?

Donostiako adierazpenarekin beste ekarpen bat egin da, trantsizioa oinarri politikoen baitan egin behar delako, ez norbaitek eskatu duelako ezta norbait pozteko ere. Norbere erantzunkizunetatik. Aieteko Adierazpenak markatutako bide orrian beste ekarpen bat da. Atentzioa ETAren biktimekiko izandako jarrerarekiko autokritikan jarri dute askok, adierazpenak dituen beste indarguneak estali nahian edo. PP eta PSOE modu erasokor eta bortitzean oldartu dira adierazpenaren kontra. Ez nahikotasunaren diskurtsoa da nahikoa ez dena. Ezker Abertzaleak beste urrats bat gehiago eman du besteek bat bera ere eman ez dutenean.

PNVk, orain arte bezala, euskal jendartearen sentimenduetatik baino PPeta PSOErengandik hurbilago kokatu du bere burua. Gernikako Akordioan, Bilboko manifestazioan, Donostiako adierazpenean aurkitzen ez duen lekua, Madrilen PP-PSOEren aldamenean aurkitu du.

Igandean ezker abertzaleak euskal herrian arma guztiak behin betirako indargabetzea eskatu du. Estatuak bereak ez dituela erabiliko esatea soilik, ez nahikoa izan arren, aurrerapausoa lizateke. Zergatik ez dute Egiaren Batzorderik nahi? Independientea eta nazioartekoa den batzordea, politikoki neutrala. Beldurra al diote egia osoa ezagutzeari? Zergatik uko egin Elkarrizketari eta denen artean adostutako Akordio Demokratikoari? Horiek dira Ezker Abertzalearen adierazpenaren edukiak. Erantzuna, lagun, haizean putz eginez dabil.

Eguenin hitzaldixe,”Critica del pensamiento amoroso” UXUk antolatute

Martxoaren 8a dela eta, Bardintasun kontseiluko egitarauk aurrera jarraitzen dau. Astelehen goxin Aniztasun batzordik herriko emakume etorkinakin topaketak antolatu dotxuz, 12:30xetan Kofradixa Zaharrin. Eguenin Uxuk hitzaldixe antolatuko dau, Guzur etxin, arratsaldeko 19:00retan.

Asteburun be bardintasun kontseilukuk ez diz geldik egon. Zapatun hiru liburu aurkeztu zin, emakumik Ondarrun laga doittuezen aztarnak erakusteko. Gero, ibilaldi  bat ein zan horrek aztarnak bertatik bertara ezautzeko.

“Hamaika ikusteko jaioa gara”. ONDARRUN ez sinisteku

Mossos per la Independència” sortu dute

Kataluniako hainbat poliziak ‘Mossos per la Independència’ kolektiboa sortu dute, “herrialdea sufritzen ari den erasoez kokoteraino” daudelako.
Independentziaren aldeko eragileak biltzen dituen ANC (Assemblea Nacional Catalana) batzarraren baitan eratu dute kolektiboa. Gironan sortu da, baina polizion helburua Katalunia osora zabaltzea da.
Mossoek adierazi dutenez, “Espainiaren parte batek sistematikoki apurtzen ditu Kataluniarekin dituen konpromisoak”. Horregatik, diotenez, “koherentea, etikoa eta ezinbestekoa” da taldearen osaketa publiko egitea eta den bezalakoa agertzea: “Euren herrialdea maite duen eta inposatutako espainiartasunarekin ados ez dagoen herritar talde bat”.

Ia gure artin dabizen TXAPELGORRIXAK adibidi hartzen daben. Guk ez dakau esperantza gehixerik  ze azken KANDIDOn ongi etorrixan, dozenaka ikurrin”susmagarrik” basin amaitxuben ta hori etxeko kapazak dizenak, zelan eongo diz EUSKAL NAZIÑOI baten alde?

Badator 2012ko erdi aroko jaxe!

Udalak bota dau hordagu: aurten Erdi Aruko jaxe eingou irailin ala? Antolaketan parte hartu nahi bazue, astelehenin batzarra eingo da.

Anima eta parte hartu. Danon artin kriston jaxe eingo dou eta!

Batzar eguna: Martxoak 12, astelehena
Ordua: 19:30
Tokia: Udal pleno aretoa