Zoixonak PRINTZESA

Gaur martxoak 22, Urtza Sagastan egune da!
Ez bazenduen euki aukeraik zapatun zoixonak emoteko berantzako preparatako kuadernun, idatzi zeoze eta bixaldu:

URTZA ALKORTA ARRIZABALAGA: Centro Penitenciario Madrid VII Carretera M241, km 5´75. 28595 Estremera Madrid 

Zoixonak Urtza! Matxe-matxe!

Ondarrutarrak memoixi astintzen

GUK beti esandou, gure herrittarren alde infreñurarte juteko kapazak gazela ta esaldi hori baieztatzeko behean agertzen dan argazkixe da adibidi.Eztou LONDRES infreñuaz konparaten, bañe 1977ko azarun hara juti ba hoixe, ez euanela urrin.
Motibu, FRAN ALDARONDO, Ondarrutar petu, Franco garaiko azken presu kartzelatik irteteko falta zalako,ta ikusten dan latxeik BOBYN ondun ONDARRUKO EMAKUMIK ikurriñak eskutan agertzen diz. Ia ezagutzen dozuen.

Zoixonak Urtza eta Eneko, peluka eta guzti!

Gaur Urtzan eta Enekon egune ospatu dou, jolasakin, jan edanaz… eurantzako gutun kolektibo bat be idatzi dou.

Zoixonak bixoi!! Besarkada handi-handi bat Ondarrutik!

Eta eskerrik asko pelukiaz agertu zazen herritxar guztioi! Elegante egon zaze!

Ein Daigun Bidetik hauxe mezu jaso dou:

Ein daigun bidi ekimenak duela hilabete batzuk ‘Ondarrutarron gogoetak’ deitxutako sekziñoi bat ipini ban martxan blogin. Edozeinek beran esaldixak idatzi leiken leku! Iritzixe, hausnarketak, pentsamenduk, sentimenduk…
Anima eta idatzi! Esaldi txiki batek mezu handixe dakarrelako!

Ein daigun bidi!
http://eindaigunbidi.blogspot.com/p/ondarrutarron-gogoetak.html

LA TROBA KUNG-FU + DJ ELEPUNTO Zapatun Ondarruko Kafe Antzokixan

Joan Garriga musikari ezagunaren taldeak bisita egingo digu martxoan. Katalunia aldean rumba doinuak beste hainbat doinu berorekin nahastuta lantzen dituzten talde asko daude, eta horien artean, punta-puntakoak ditugu La trobakoak.

Dusminguet taldearen errautsetatik sortuak, eta, Joan Garriga musikaria buru dutelarik, La Troba Kung Fu (Argazkian) taldea Euskal Herrian izango da asteburu honetan. Guztira hiru kontzertu eskainiko dituzte.

Musikalki, Rumba Katalana deritzonaren orbitan kokatzen baidira ere, musika koktelera anitza eta koloretsua da taldeak zuzenean eskaintzen duena. “A la panxa del bou” izeneko diskoa aurkeztera etorriko dira gurera.