Grebarako gero eta atxikimendu gehiago Lea Artibain

Ondarroan giroa berotzen ari da, eta gero eta gehiago dira grebarekin bat egin duten langileak.

Adibidez, nahiz eta arrantzaleak antxoa kosteran burubelarri sartuta egon, Ondarroako Kofradiko Langileek erabaki dute greba egunean ez zabaltzea, eta greba egitea. Urteetan hartu ez den erabakia da hau, grebak edukiko duen arrakastaren seinale.

Eskualdean be gero eta gehiago dira grebarekin bat egiten ari direnak. Atzo EIKAn bozketa egin zuten, eta emaitza esanguratsua izan zen. Grebaren aldekoak hirurehunetik gora, eta kontrakoak laurogei inguru

BURDINOLAn eta KAUXOTen ere greba egingo dutela baieztatu dute.

Bistan da oso giro ona dagoela grebaren alde!

Informazio gehiago eskuratu ahala, TURRUNEan ipintzean joango gara!