LA TROBA KUNG-FU + DJ ELEPUNTO Zapatun Ondarruko Kafe Antzokixan

Joan Garriga musikari ezagunaren taldeak bisita egingo digu martxoan. Katalunia aldean rumba doinuak beste hainbat doinu berorekin nahastuta lantzen dituzten talde asko daude, eta horien artean, punta-puntakoak ditugu La trobakoak.

Dusminguet taldearen errautsetatik sortuak, eta, Joan Garriga musikaria buru dutelarik, La Troba Kung Fu (Argazkian) taldea Euskal Herrian izango da asteburu honetan. Guztira hiru kontzertu eskainiko dituzte.

Musikalki, Rumba Katalana deritzonaren orbitan kokatzen baidira ere, musika koktelera anitza eta koloretsua da taldeak zuzenean eskaintzen duena. “A la panxa del bou” izeneko diskoa aurkeztera etorriko dira gurera.