Mossos per la Independència” sortu dute
Kataluniako hainbat poliziak ‘Mossos per la Independència’ kolektiboa sortu dute, “herrialdea sufritzen ari den erasoez kokoteraino” daudelako.
Independentziaren aldeko eragileak biltzen dituen ANC (Assemblea Nacional Catalana) batzarraren baitan eratu dute kolektiboa. Gironan sortu da, baina polizion helburua Katalunia osora zabaltzea da.
Mossoek adierazi dutenez, “Espainiaren parte batek sistematikoki apurtzen ditu Kataluniarekin dituen konpromisoak”. Horregatik, diotenez, “koherentea, etikoa eta ezinbestekoa” da taldearen osaketa publiko egitea eta den bezalakoa agertzea: “Euren herrialdea maite duen eta inposatutako espainiartasunarekin ados ez dagoen herritar talde bat”.
Ia gure artin dabizen TXAPELGORRIXAK adibidi hartzen daben. Guk ez dakau esperantza gehixerik ze azken KANDIDOn ongi etorrixan, dozenaka ikurrin”susmagarrik” basin amaitxuben ta hori etxeko kapazak dizenak, zelan eongo diz EUSKAL NAZIÑOI baten alde?
![43433mossos-400[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2012/03/43433mossos-4001.jpg?w=636)