Badator 2012ko ABERRI EGUNE. Danok IRUÑA

Aste bete falta da Euskaldunak ospatzen douen egun handirako ta aurtengo deialdixe IRUÑAn ospatzeko ein dozku.

Ta nahiz ta bigarrenez agertu TURRUNIN oso esanguratsu de 1964ko ABERRI EGUNIN ondarrutar talde batek atatako argazkixe egun hori ospatzen (gogoratu, FRANCOren garai gogorretakuena zala), bañe halan da guzti han batu zile ta aldarrikapenez beteriko egune ixan zala.

GERNIKA, Juntetxe aurrin 1964-3-29.  Besteak beste hor agertzen dizenak: Goxan ta ezkerretik eskuma:Joseba Arrizabalaga,Esteban Burgoa Arrizabalaga,Esteban Burgoa(aurrekun atxe), Kepa Arrizabalaga ta Barbare Arrizabalaga. Behean ta ezkerretik eskuma:Felix Beitia(Cano),Jon Iñaki Arizti,Arrixa,?,Luken Otxoantezana,Kepa Badiola(Sekun),Izaskun Sagasta,Ana Mari Aspiazu,Fidel Solabarrieta,Juan Gabika,Kexi, Iñaki Arriola,Sabin Etxaburu(Inglesa),ta Luis Mari Ituarte… Ta oso kuriosu re, hurrengo belaunaldixak jarraittu dabela balore berberai eusten, gogoratu bestela: Urtza, Argia, …

Gaur gabaz BAD SOUND SYSTEM`+ NORTE APACHE Kafe Antzokixan

Info7 irratiak, euskaraz egindako rap musika bultzatzeko asmoz, Rapherria bilduma ekoiztu zuen duela hilabete gutxi. Diskoan Euskal Herri osoko 17 taldek parte hartu zuten, horien artean ziren Norte Apache eta Bad Sound System. Honakoan, bi musika egitasmoak zuzenean ikusteko aukera izango ditugu Ondarroako Kafe Antzokian. Errima eta erritmoak, hip-hopa eta rapa!

Norte Apache taldeak “Quilombo” (MusikHerria diskoetxea) diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan. Bad Sound System taldea, aldiz, disko berrirako kantuak lantzen ari dira entsegu lokalean. Horietako batzuk joko dituzte zuzenean

Ondarru, itxita!

Goxeko 10etan, kalik hutsik.

Historiku, Ondarruko portu be hutsik, greban!

Lehenengo manifa, 10etan, eta gero Bilbora, eguerdiko manifestazio handira.

Zaharran egoitzan be, langilin konzentrazinoi.

Arratsaldeko manifestazinoi.

Baixakun, kirol gala

Baixakun, arratsaldeko 20:00retan, Udaleko Kirol Batzordik Ondarruko Kirol Gala ospatuko dau Kofradixa Zaharrin. Bertan, aurten aukeratutako kirolarixai sarixe emongo gakoe. Herriko kirolari desbardinakin egoteko aukera ona ixango da.

 

Horreaz batea, Kirol Batzordik lehenengoko Kirol Boletine ata dau, batzordeko kirolari eta taldin artin borondatez ein dabena. Hamendik aurrea, sei hiletik behin atako dabe. Herriko kirola interesaten bagatsu, kirol boletine irakurri bizu!

http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Udala/Antolaketa/Kirol%20boletine/01-Kirol-Boletina.pdf

Animo kirol batzordi eta animo herriko kirolaxak! Segi holantxenik biharrin!

 

Grebarako gero eta atxikimendu gehiago Lea Artibain

Ondarroan giroa berotzen ari da, eta gero eta gehiago dira grebarekin bat egin duten langileak.

Adibidez, nahiz eta arrantzaleak antxoa kosteran burubelarri sartuta egon, Ondarroako Kofradiko Langileek erabaki dute greba egunean ez zabaltzea, eta greba egitea. Urteetan hartu ez den erabakia da hau, grebak edukiko duen arrakastaren seinale.

Eskualdean be gero eta gehiago dira grebarekin bat egiten ari direnak. Atzo EIKAn bozketa egin zuten, eta emaitza esanguratsua izan zen. Grebaren aldekoak hirurehunetik gora, eta kontrakoak laurogei inguru

BURDINOLAn eta KAUXOTen ere greba egingo dutela baieztatu dute.

Bistan da oso giro ona dagoela grebaren alde!

Informazio gehiago eskuratu ahala, TURRUNEan ipintzean joango gara!