
Hilabete oparoa izan da urtarrila berri politikoei dagokionez. Hartara, Blanka Antepara eta Txillardegiren omenez idaztea bidezkoa litzateke. Ezinbesteetako bi. Zentzu berean kontrako arrazoiengatik bada ere, berdin esan genezake Fraga Iribarnetaz, epaitegietatik pasa gabe eta gainera Konstituzio demokratikoaren aitakortasuna irabazita joatea lortu duenaz. Gasteiz eta Jurramendi denboraren gurmapean ahaztu dira nonbait.
Arabako PNVk Miñaoko aferan parte hartze zuzena eta politikoa izan duela adierazi berri du kasua daraman epaitegiak eta Gipuzkoako Aldundian 250 milioi inguruko defizitaz topo egin duela, Bilduk. Kutxabanken sorrerarako funtsezkoak izango diren hilabete hauetarako, kutxen ordezkaritza organoak ez berrizteko PNV, PP eta PSEk hartutako erabakia ere adierazgarria da oso. Gogorra eta egozkorra egiten ari zaie errealitatea. Eta Raxoiren gobernuari ere horrelako zerbait gertatzen ari zaiola dirudi. Euskal Herrian zabaldutako prozesua berarekin ez doanaren irudia eman nahi izateak helburu argia du, prozesua inpasse edo blokeo egoerara eramatea, urratsak eta erritmoak berreskuratzeko. Esan bezala ordea egunerokotasuna burugogorra da, egoera ekonomikoak utziko du bere lekuan Raxoi, baina eremu politikoan ere gero eta zailago zaie errealitate birtualak sortzea. Haatik, estaturik gabeko naziook burujabetza politikoa, ekonomikoki hobeto izateko ezinbestekoa dugula eman du aditzera Jim Mather SNPko enpresa eta energia ministro ohi eskoziarrak egunotan Euskal Herrian. Euskal Herriak eta Kataluniak Eskoziak bezala, independiente izateko osagai guztiak dituztela ere esan du.
Ostrukarena egitea deliberatu du PPk, baina hemendik ez bada handik, hori ezinezkoa egiten dioten gertaeren zaparrada etengabea da. “Ados zaude Eskozia nazio independientea izateaz?”. Erresuma Batuko biztanlegoak edota klase politikoak Alex Salmondek proposatutako galdera naturaltasun osoz hartu duten bitartean, Espainiak, Europar Batasunean aukera hori betatuko duela iragarri du. Eskozian barre algaraka daude oraindik. Badakizue Fragaren ispiritua.
Month: otsaila 2012
Zubi Zahar Ikastolaren jaia, domekan
Mikel Urdangarinen kontzertu bertan behera
Eguraldixe dala eta, Mikel Urdangarinek bixar Ondarruko Kafe Antzokixan emon bir ban kontzertu bertan behera!
Data berria, laster!
Domekan, mugimendu barrixan aurkezpena
KANTAIZE ORFEOIAK SAN BLAS ILUNTZEAN URTENGO DAU!
“>
Santa Ageda koplak, San Blas egunean.Kantaize Orfeoiak bariku iluntzean urtengo dau kopla kantari, herriko Jon Arrizabalaga eta Jose Mari Aranbarri Botx bertsolarien batera.
Musika Eskolatik urten, eta Itsasaurrerantz egingo dute… Buelta egin ostean, gaueko 22:00ak aldera Zubi Zahar aurrean amaitu.




