Zerbitzu publikoetako langileak, 4 orduko lanuzteak egitera deituak bihar,ONDARROAn ere bai

Besteak beste herriko ikastetxe publikoa, haur eskola ta institutoko langileak daude deituak lanuzteak egitera eta konbokatzaileek azaldu dutenez,  2012. urtean EAEko zerbiztu publikoetan murrizketak areagotzeak egoera larrian ipiniko du hezkuntzaren kalitatea: “Aurrekontuetan gutxitu egin da oinarrizko zerbitzuetara dedikatzen den dirua. Hori dela eta, ikaslegoaren hezkuntza kalitatea arriskuan jartzen da”.

Murrizketek ondorio larriak ekarri dituela salatu dute:

  • Ordezkapenak betetzeko irakasle falta.
  • Aniztasunari erantzuteko zailtasunak.
  • Ikasle kopurua haunditu arren irakasle kopurua berdin mantentzea.
  • Baliabide gutxiago.
  • Lan baldintza kaskarragoak.
  • Aukera urriagoak proiektuak eta formazioak garatzeko.
 Egitekoak diren mobilizazioak babesteko eta parte hartzeko deia egin dute
Emailetik jaso dugun OHARRA:
Gaurko greba deialdia sektore publikorako deituta egon arren, LAB, ELA eta Steilas sindikatuak ikastolei ere deialdia luzatu ziguten, honen ondorioz Zubi Zahar Herri Ikastolako langileen %50ak hiru orduko lanuztea egingo du.

Langileen ordezkariak

Radixu Irratian 48 orduk, asteburun

Dakixuen modun Radixu Irratia beran 21. urteurrena ospatzen dabil, eta ongo asteburun 48 ordutan ezta parako! Lehengo programak eta barrixak, 48 ordun radixu ez amatateko.

Brankaz zapatun ixango da, 12:00xetatik 16:00reta, eta Ein Daigun Bidi domekan,12:00xetatik 15:00eta.

Gogoratu erakusketi be zabalik dala.

Zapatun, POLOCK, Ondarruko Kafe Antzokixan

polock_horizontal.jpg


Otsailaren 11ean Pop giroak nagusituko dira Ondarruko Kafe Antzokian.

Pop doinuak lantzen ditu Polock talde gazteak, nahiz eta bestelako musika eraginak ere jaso bere akordeen artean. Azken urte hauetan guztietan zer esan handia ari dira ematen, Primavera Sound bezalako jaialdi arrakastatsuetan arituz, edo Franz Ferdinand, Mando Diao edo Starsailor bezalako taldeentzako emanaldiak zabalduz.

. “Gettin Down from the trees” diskoa aurkeztuko dute emanaldi honetan. 
GPS zirkuituaren barruan

Zaindu maite duzun hori

Aurrekoan, Euskadi Irratia entzuten nindoan kotxearen lema Lekeitiorantz neraman bitartean. Halako baten, ez dakit zein irratsaio zen, elkarrizketa egin zion irrati-esatariak mutil euskaldun bati. Mutila oporretan zegoen, kruzero batean. Orain arte, dena normal-normala! Baina, zelako kruzeroa! Kruzero Hevya! Bai bai, benetan!

Oporretako itsasontziak Miami zuen abiapuntu ,eta Kaiman uharteak, helburu. Bien bitartean, ibilbidea egin bitartean, kontzertuz beteriko agenda zeukaten itsasontziko bidaiariek. Redios! Eta ni halakorik entzun barik!

Zelako gauzak asmatzen dituzte batzuek! Kontzertuak entzuteko halakoetara joan beharko al gara?

Halakoetara edo jaialdi handietara? Ez, hala?

BBK Live, Azkena… Ez dakit ze talde ezagunek Euskal Herrian jo behar duen enegarren kontzertua… Horiek dira, begi bistan ipintzen dizkiguten aukerak! Promoa, promoa eta promoa. Saldu, saldu eta saldu. Handia, handia eta handia! Beste formatuak lekuz kanpo daude!

Eta bertoko musika? Non ikusi? Non disfrutatu? Ez, ez du balio, BBK Liven arratsalde hasieran programatutako Zaramaren kontzertuak! Horrek, ez du balio! Bueno, akaso, batzuentzat: bai. Galdera errepikatuko dut; bertokoa, non ikusi?

Bada, Euskal Herriko gaztetxe, antzoki edo eta herrietako jaietan, ezta? Baina horiek ere inguruan suertatzen ez baldin badira… alpergura… Gainera, garesti! Oso! 6 euro, jaietan doan ikusitako taldea? Baina, musiko horiek, zer uste dute!

Hori bai, jaialdiko 90 euroko abonua merkea da. Zelan ez! Barkatu, merkea ez: merke-merkea! Hogei taldetik bi ezagutzen ditut, baina irratian esan dute besteak oso oso oso onak direla! Eta nik sinistu egiten dut hori! Zertarako joan etxetik gertu-gertu, areto batek muntatutako ondoko herriko musika talde baten kontzertura?

Zorionez, Ondarrun halakoetara hurbiltzen diren herritarrak badaude oraindik orain. Bertoko artistek zuzenean eskaini behar dutena apreziatzen duten herritarrak ez dira gutxi gurean eta inguruko herrietan! Baina, pixkanaka-pixkanaka gutxitzen doaz. Erreleborik ez dute hartzen…

Hala eta ere, onartu beharra dago; herriko kultur eskaintza ez da txikia! Gaztetxe, Katetxe, Portuko ranpi edota Kafe Antzokiaren artean egitarau polita antolatzen dute astea joan eta astea etorri.

Hurrun joan barik, aurreko asteburuan Esne Beltza, Porrotx edota Mostoleseko Non Servium taldeak izan dira gurean. Eta asteon, Mikel Urdangarin eta Combat Christ eta Possexus ondarrutarrek hartuko dute lekukoa! Ez dago batere txarto!

Udatik hona, Itziarren Semeak, OST, Pantxoa ta Peio, Ken 7, Vendetta, We are standard, Governors edota Ze Esatek pasatu dira herritik. Herriko NCK, Takuma Sato edo Friskis ahaztu gabe! Astero zer edo zer eduki dugu!

Eta oraindik orain, bateren bat kexatuko da: Ondarrun ez da inoiz ezer antolatzen! Ez?

Sarritan, euskal musika programazioari dagokionez, hiriburuetan antolatzen dutenaren pareko gaude. Eta gu enteratu barik…

Aukera aprobetxatzen jakingo dugu, ezta? Edo beste hainbat lekutan egin antzera, kruzero edo musika mega jaialdietara joaten asetuko dugu gure musika gosea?

Batek jakin! Ruper Ordorikak esaten duen legez, “zaindu maite duzun hori”. Hala ez dugu maite?

Bitartean, hurrengo kontzertua…

ONDARRUTAR preso ta iheslaixakin gogoratuz

Gaurko lakoxe egunak, etxin egoteko modukoxik diz, barrun barrukuk ta arrantzalik esaten daben latxek Kapan egotekuk. Ba guk proposamen bat luzatzen dotzuau, hartu 15 minutu ta boligrafu ta papera ta bai espetxetan bai hortintzir dabizen herrittarrai idatzi zuen inguruko barrixak emoten edo ta herrixan gertaten dizenak kontatuz. Behean euren” helbidik” dakazuez, eta askoren artin danai allagako letzake kartan bat edo beste. Animatu ta idatzi

ZUNBELTZ LARREA: Centro Penitenciario de Castellon de la Plana. Carretera de Alcora, km. 10. 12006  Castellon de la Plana – Castellon

JUAN  ANGEL OTXOANTESANA `KIRRU´: Maison Centrale de Poissy 17, Rue du I´Abbaye 78300 Poissy Frantzia.

ISIDRO GARALDE `MAMARRU´: Centro Penitenciario Puerto I. Carretera Jerez-Rota, km 6´4 Apdo.555. 11500 Puerto de Santa Maria  Cadiz                                                                                                                                                                                                                         

AITZOL ETXABURU 375 338 B D2: Fleury Merogis, Maison de arret hommes. 7, Alée de Peupliers 91705 ste. Genevieve des Bois Cedex Frantzia                                                                                                                                                                                                              

ZUNBELTZ BEDIALAUNETA IBAIBARRIAGA: Centro Penitenciario Madrid IV. Carretera Nacional 5. Mod 8  km 28. 28600 Navalcarnero Madrid                                                                                                                                                                                                

URTZA ALKORTA ARRIZABALAGA: Centro Penitenciario Madrid VII Carretera M241, km 5´75. 28595 Estremera Madrid

ASIER BADIOLA LASARTE: Centro Penitenciario Madrid VII Carretera M241, km 5´75. 28595 Estremera Madrid   

IBON IPARRAGIRRE BURGOA:                       

ENEKO ETXABURU MARKUERKIAGA: Centro Peniitenciario LOGROÑO calle vieja 200, 26006 (La Rioja) 

IGOR MARTIN NIÑO: Centro penitenciario. Madrid IV . Carretera Nacional 5  km28.28600 Navalcarnero Madrid.