Murrizketen kontra, kalean

Asteburu honetan ondarrutarrok Donostin, Bilbon, Gernikan… egon gaz, murrizketan eta lan erreforman kontra gazela erakusteko.

Zapatun, Bilboko eta Donostiko manifetan egon ginan.

Baixakun, Ondarruko eta eskualdeko LABeko ordezkaixak Gernikan egon zin, batzarrin eta konzentrazinoin, lan erreformiai aurre ein eta burujabetzi eskatzeko.

 

Entzun Brankaz!

Radixun 21. urteurrena dala eta, gaur 4 orduko Brankaza einddou. Eta motz geatu gasku!

Lehenengo bi ordutan udalai buruz einddou berba. Ordubete guzur etxeko proiekto barrixai buruz eta kultur batzordiai buruz. Bigarren ordu aurrekontu parte hartzailiai eta batzorde desberdinai buruz berbetan

Hurrengo bi orduk Mikeleaz hasi douz eta gaur egungo Euskal Herriko egoera politikuai errepasu emon dotsau. Gero Marikalanbre eta Amona Txinparta euki douz, Saharai eta euran abenturai buruz berbetan. Amaitzeko, Oierrek eskualdeko LZP-PTPai buruz einddosku berba.

Ez ahaztu, Radixuko 48 orduk aurrea jarraitzen dabela.

Paretak ez diz ixiltzen

Gaur ertzainak kalea urten dabe paetak ixiltzea. Beste behin. Baine gauzak ez dabe urten eurak espero ben latxeik.

Alde Zaharrin, SEGIn logo bat borraten hasi diz, eta haren atzin… KAS alternatibin loguk urten dotse!

(Oharra: email bat jaso dou esaten hori ez dala KASen logu, Jarrain logo zaharra baino, eta egixe da, izar gorrixe eta lauburu daukez eta. Ondo beatute, Jarrai be irakurten da. Eskerrik asko konturatzearren!)

Herri baten eskarixak ez diz hain errez borraten: independentzixi eta sozialismu!

Etorkinak… ondarrutarron eredu

Gaur, bazkal ondoan, irakurri dut GAUR 8, Gararen asteburuetako eranskinean, “Bidaideak” dokumentalari buruzko erreportaia interesgarria. Erreportaiaren bidez Euskal Herrian bizi diren emakume etorkin ezberdinek bizi -sufritzen, hobeto esanda- duten bizimoduaren berri jaso dut. Baita hunkiturik jaso ere.

Bereziki bihotza ukitu didate Hondurasko Norma Figueroa, bi seme-alabaren ama den hitzek: “Nire amak 11 seme-alaba izan ditu eta orain nire seme biak ari da hazten; gustura egiten du, baina batzuetan gaizki sentitzen naiz”.

Hitz hauek gure artean bizi diren hainbat etorkinen portaera txalogarria burura ekarri didate.
Azken urteetan, Posta Etxera joan naizen guztietan aurkitu dut etorkinen bat -sarritan, bat baino behiago- bere dirutxoa bialtzen bere jaioterrian bizi diren etxekoei.

Ziur nago gure artean bizi diren etorkinek ez dutela dirutzarik irabazten. Hala ere bai ondo be ondo betetzen dutela euren kulturan gizonezkoei dagokien eginbeharra. Aipatutako erreportaian emakume etorkin batek dion bezala: “Gure kulturan gizonak betetzen du diru hornitzaile papera”.

Ondarrutar guztion partez zorionik eta eskerrik beroena ematen diguzuen ikasbide eredugarriagatik. Zuok, etorkinok ere, zuon etxekoak eta jaioterria ahaztu gabe, gaur eguneko gure Ondarroa egiten ari zarete. Zuok ere ondarrutar peto-petoak zarete.

Ondarroan, 2012ko otsailaren lauan