OHZk gonbidapen bat einddosku: eurean taldi eta herri artxibu ezautzea gonbidatu gaitxue. Interesa dakarrena urreatzi daukela Ikastola kaleko lokalea, baixakun, arratsaldeko 19:30xetan.
Month: otsaila 2012
Ihauteri martitzeneko argazkixak
Akuli ureta botateko ordo gitxi falta diz, eta gu disfraza nahi ez kendute! Aprobetxa azkanengoko orduk!
Argazki gexa, Ondarroako Ispiluan: https://picasaweb.google.com/100730033580431871034/IhauteriDesfilea20120221?authuser=0
Baixaku otsailak 24an ITZIARREN SEMEAK + ARKADA SOCIAL Kafe Antzokixan
![itziarren3_copy2[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2012/02/itziarren3_copy21.jpg?w=636)
Udara osoa Euskal Herriko jai eta txosnaguneetatik kontzertuak eskaini eta gero, “Basque of Brixton” birarekin dator Itziarren Semeak taldea orain. Betiko lez, ska-punk borrokalari eta festazalea izango da Mungiako taldeak taula gainean eskainiko duena. Emanaldia Arkada Social taldeak zabalduko du, eta estudioko diskorik atera gabe urte mordoa eman eta gero, Ondarrun disko berria aurkeztuko dute.
Lantzoi geure artin da!
Etorri gasku lantzoi, eta beraz batea lotsak albo batea laga eta mozorretzeko gonbidapena. Atzokuk eindde, on martitzeneako preparaten…
Argazki pilo bat ikusteko aukera, hemen: https://picasaweb.google.com/100730033580431871034/IhauterienHasiera20120218?authuser=0#
Kirol agenda, gero eta zabalagoa
Ikasturtearen erdi-erdian gaude, eta hori kirol agendan be nabaritzen da. Judoa, xakea, futbola, mendia, igeria… herriko kirolari guztiak “topin dabiz” euren arloetan.
Kirol Batzordeko kideek herriko kirol guztien jarraipena egiten dabiltza, kirol agendaren bitartez. Kriston lana egiten dute, borondatez gainera!
Asteazkenetan asteburuko emaitzak kontsultatu ahal dira, eta ostegunetan asteburuan egongo diren kirol ekintzen berri eduki.
Kirol zalea bazara, ez galdu kirol agenda!
ONDARRUTIK IPARRALDEA, ZOIXONAK ROMAN
Capitán Hidalgo torturatzailea hil da, hau be ohean
Zurrumurrua zena konfirmatu da: Ondarroako eta inguruetako torturatzaile handiena izan zen Capitán Hidalgo Guardia Zibila hil da, bere etxean, ohean hau be, epaiketa barik eta egindakoak ordaindu barik. Urtarrilaren 13an hil ei zen.
1970. hamarkadan ehunka ondarrutar pasatu ziren bere eskuetatik, eta denek tortura latzak jasan zituzten.
Torturatzailea Teniente Koronel izendatuta hil da, Espainiak bere borreroak ondo ordaintzen ditu eta. Torturatuek, ordea, justiziarik ez dute eduki sekula.
Baina, ondarrutarrok ez dugu ixilik egon nahi, eta Guardia Zibil horrek Ondarroan sortutako beldurra eta sufrimendua jaso eta salatu nahi ditugu.
Horregatik, herriko Garraxika elkarteak Hidalgoren eskuetan torturak jasan zituzten herritar guztiak gonbidatu nahi ditu euren testigantzak ematera, barikuan eta zapatuan, OHZren lokalean (lehengo Harzubi taberna, Ikastola kalean), 12etatik 14etara. Nahi duenak bere testigantza grabatu ahalko du, eta nahi duenak idatziz ere eraman ahal izango du bere historia.
Ondarrutarrok ez gaz ixilik geatuko!
Otsailak 25tin, DURANGOn KALERA ROCK!
LANDAKO GUNEAN (liburu azoka egoten den aretoan) ospatuko diren kontzertu ta ekitaldiez beteriko eguna izango da. Kalerarock-eko sarrerak salgai daude jadanik 13eurotan Euskal Herriko txoko ezberdinetan ta ONDARRUN, ANAITAN topako dozue. Ez laga bixarko ta erosi lelengotik
Otsailaren 25ean 12:00etan zabalduko dizkio ateak Landako guneak elkartasunari, adin eta gustu ezberdinen gozamenerako aurreikusi ditugun ekitaldiekin (batukada, elektrotxaranga, graffitiak, zanpantzarrak…).Goizean goiz hasi eta ordu txikietara arte luzatuko zaigun jai egun berezi hau.
Portuko ranpan karnabalak arinaua hasiko diz
Baixakun otsailak 17an Portuko Ranpan Karnabalai hasieri emoteko Pirata Festa Antolaturou, nahi zuen morun agertu, ahal dala Mozorrotute!!! Pirata, Bakero, Payaso ero Pijamiaz be ondo… Asiske astin bueltatxo bat emon ganbaratik ero ia ze topatezuen hortik!!!
Herriko beste talde batzuk be topin dabiz karnabalak antolatzen:
http://ondarrukogazteasanbladi.wordpress.com/2012/02/13/karnabalak-2012/
Pentsazu ze jantzi?
Badatoz karnabalak! Herriko taldik hasi diz preparaten, eta egitarauk be hasi diz banatzen.
Hamen dakazue udalan egitarau:
http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Gertakariak/2012/inauteriak_2012.pdf





![preso-urruna[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2012/02/preso-urruna12.jpg?w=636)


![bannerra-musikazuzenean[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2012/02/bannerra-musikazuzenean11.gif?w=636)

