Baixaku otsailak 24an ITZIARREN SEMEAK + ARKADA SOCIAL Kafe Antzokixan


Udara osoa Euskal Herriko jai eta txosnaguneetatik kontzertuak eskaini eta gero, “Basque of Brixton” birarekin dator Itziarren Semeak taldea orain. Betiko lez, ska-punk borrokalari eta festazalea izango da Mungiako taldeak taula gainean eskainiko duena. Emanaldia Arkada Social taldeak zabalduko du, eta estudioko diskorik atera gabe urte mordoa eman eta gero, Ondarrun disko berria aurkeztuko dute.