Zurrumurrua zena konfirmatu da: Ondarroako eta inguruetako torturatzaile handiena izan zen Capitán Hidalgo Guardia Zibila hil da, bere etxean, ohean hau be, epaiketa barik eta egindakoak ordaindu barik. Urtarrilaren 13an hil ei zen.
1970. hamarkadan ehunka ondarrutar pasatu ziren bere eskuetatik, eta denek tortura latzak jasan zituzten.
Torturatzailea Teniente Koronel izendatuta hil da, Espainiak bere borreroak ondo ordaintzen ditu eta. Torturatuek, ordea, justiziarik ez dute eduki sekula.
Baina, ondarrutarrok ez dugu ixilik egon nahi, eta Guardia Zibil horrek Ondarroan sortutako beldurra eta sufrimendua jaso eta salatu nahi ditugu.
Horregatik, herriko Garraxika elkarteak Hidalgoren eskuetan torturak jasan zituzten herritar guztiak gonbidatu nahi ditu euren testigantzak ematera, barikuan eta zapatuan, OHZren lokalean (lehengo Harzubi taberna, Ikastola kalean), 12etatik 14etara. Nahi duenak bere testigantza grabatu ahalko du, eta nahi duenak idatziz ere eraman ahal izango du bere historia.
Ondarrutarrok ez gaz ixilik geatuko!

