Besteak beste herriko ikastetxe publikoa, haur eskola ta institutoko langileak daude deituak lanuzteak egitera eta konbokatzaileek azaldu dutenez, 2012. urtean EAEko zerbiztu publikoetan murrizketak areagotzeak egoera larrian ipiniko du hezkuntzaren kalitatea: “Aurrekontuetan gutxitu egin da oinarrizko zerbitzuetara dedikatzen den dirua. Hori dela eta, ikaslegoaren hezkuntza kalitatea arriskuan jartzen da”.
Murrizketek ondorio larriak ekarri dituela salatu dute:
- Ordezkapenak betetzeko irakasle falta.
- Aniztasunari erantzuteko zailtasunak.
- Ikasle kopurua haunditu arren irakasle kopurua berdin mantentzea.
- Baliabide gutxiago.
- Lan baldintza kaskarragoak.
- Aukera urriagoak proiektuak eta formazioak garatzeko.
Egitekoak diren mobilizazioak babesteko eta parte hartzeko deia egin dute
Emailetik jaso dugun OHARRA:
Gaurko greba deialdia sektore publikorako deituta egon arren, LAB, ELA eta Steilas sindikatuak ikastolei ere deialdia luzatu ziguten, honen ondorioz Zubi Zahar Herri Ikastolako langileen %50ak hiru orduko lanuztea egingo du.
Langileen ordezkariak
![murrizketak[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2012/02/murrizketak1.jpg?w=636)