LA PEGATINA (+ XABI SOLANO) + BACIAMOLEMANI Ondarruko Kafe Antzokixan (MARTXOAK 4, DOMEKA)‏

La Pegatina taldea Euskal Herrian izango da Martxoaren hasieran. Guztira hiru emanaldi eskainiko ditutze, Bilbo, Donosti eta Ondarrun.

“Adrenalina 2012” biraren barruan bisitatuko dute Ondarru La Pegatina taldekoek, eta emanaldi honetan, Esne Beltza taldeko Xabi Solano izango dute lagun taula gainean. Aurreko egunetan Donosti, Gasteiz eta Bilbo bisitatuko dituzte! Hiritik hirira ibiliko dira, baina geldialdia egingo dute Bizkaiko kostaldeko gure herri txikian.

Aurretik Italiako Baciamolemani talde alaia igoko da oholtza gainera. Hauek ere, erritmo festazale eta beroak jorratuko dituzte.

Otsailak 27, Sahararen independentzia eguna

Gaur, otsailak 27, Sahararen independentzia aldarrikatzeko eguna da. Gaurko egunez, duela 35 urte, Saharrek euren independentzia aldarrikatu zuten, baina Marokok eta Mauritaniak euren lurrak kendu zizkieten.

Data hori dela eta, Ondarroako udal plenoak mozio bat onartu zuen, Saharak autodeterminazioa eskubidea duela aldarrikatzeko. Mezu hori, Bilbon Marokok duen kontsulatura bidaliko da.

Gaur, gure ikurrinarekin batera, Sahararen aldeko mezua dago udaletxean ipinita.

Sahara askatu!