Herritxarron batzarra, zapatun

Gogoratu zapatun herritxarron batzarra ospatuko dala kofraixa zaharrin, 2012ko aurrekontu parte hartzailik aurkezteko. Aurten, udaleko aurrekontuk herri batzarretan eta batzordin bidez osatu diz.

Eta gogoratu batzordik be martxan dazela. Egustenin, hilak 11, Bardintasun kontseilu eta euskara batzordi batuko diz. Eguenin, hilak 12, kirol batzordi. Hamen dakazuez batzordin deialdixak: http://www.ondarroa.eu/eu-es/Gertakariak/Orrialdeak/default.aspx

Herrixe udaletxea!

Kolosala ixan da!

Kolosala ixan da gaur arratsaldeku!

Ondarrutik ehunke pertsona jun gaz Bilboa. Polikiroldegitxik bost autobusek urten dabe, beste asko kotxitan edo Bizkaibusin jun diz.

Manifestazinoi urten baino ordu bete aurretik, Zabalburu beteta euan.

Ta gero, Bilboko kale guztik gainezka, preso eta iheslari politikun eskubidin alde!

Danak etxea ekarri arte, segi bidi etxen!

2012: bidean aurrera egiteko urtea

Urte barrixaz batea, turrunin editorialak publikako douz noixipein, Euskal Herrixan eta Ondarrun bertan gertaten dizen gauzai buruz geure ikuspegixe azaltzeko. Gogoratu, zeuek be ahal dozuezela zeuen iritzixak bixaldu berton publikateko: otzara@hotmail.com

2011 ez da nolanahiko urtea izan. Urtarrileko ETAren su etenak, Aieteko Konferentzia eta borroka armatuari amaiera emateko erabakia ekarri du urtean bertan. Ez dira izan gertaera bakan eta isolatuak. Hautu irmo eta sendo baten ondorenak izan dira. Lehenagotik egiten datorren bidean geltoki sahiestezinak.

ETAren erabakiak gobernu espainola eta frantsesa egiten ditu biolentziaren erabiltzaile bakar. Ziklo berria zabalduko da beraz Euskal Herrian. Ziklo berri honen lehen urteak, euskaldunok Nafar Independentzia galdu genueneko 500. urteurrenarekin bat egiten du, 1512an Albako Dukeak armen indarrez Hispaniako Erregeen menpeko bilakatu ginduenetik. Kate berdinean beste katebegia alemaniarren laguntzaz Francok, Albako Dukearen helburu berdinez, Gernika bonbardatu zueneko 75. urteurrenarekin datorkigu 2012an.

500 urtetako dominazio politiko eta militarra ez da nahikoa izan jada 70. hamarkadatik hainbatek sinatu nahi izan duten “domuit vascones” hori sinatzeko. Areago, hautuak zutik jarraitzen du, inoiz baino indartsuago. Belaunaldi berriak gehitu eta besteak berreskuratu. Ilusioak eraberritu. Ezker abertzale berria Sortu!

2012a, urtarrilaren 7an Bilbon hasita, bidean aurrera egiteko urtea izango da. Egin dezagun bidea. Independentziaraino. Urte berri on!

Gaur, entzun Ein daigun bidi

Mamarru eta Eneko Etxabururen senideak Radixun.

Errege bezpera gauean, badakigu erregeak ez direla etorriko Kanpandorrera…
(ei! teilatu konpontzea igual? Zelaik kartaik ez touela bixaldu? hasi ga! Ontxe be urte hasieri ganora baik! Kesi antimonarkikuk, Olentzeroi ez eta honeei zeatxik,
kesi abuela fuma, atxitxe txipiron, ixiko inkata, osaba kortxelin Leodaddiai gedditxik agaaddddataaaa)

Baina ondarrutar preso nagusienaren eta gazteenaren senideak bai etorriko zaizkigula bisitan, hau da Mamarru eta Enekoren senideak.

Eta Ein daigun bidi irratsaiokoek eurei elkarrizketa egiteko aprobetxatuko dute.
Gaueko 21:00etatik aurrea, Radixu Irratian (105.5 FM)

Zoixonak Mamarru!

Zoixonak Mamarru! Datorren urtin baietz zeuaz ospatu hamentxe Ondarrun!
Zeu agertzen zazen bideo bat be topa dou, 1973ku. Seguru ondarrutar gexa be agertuko dizela bertan.

2:44 minututik aurrea…

Mamarruai kartzela idazteko, badakixue:
ISIDRO GARALDE `MAMARRU´: Centro Penitenciario Puerto I. Carretera Jerez-Rota, km 6´4 Apdo.555. 11500 Puerto de Santa Maria Cadiz