Herritxarron batzarra, jendetsua!

Herritar asko hurbildu dira aurtengo Udal Aurrekontuen aurkezpenera.

Parte hartze zabalagaz osatu dira aurtengo aurrekontu hauek, eta 500 pertsona inguruk lan egin dute euren osaketan. Hiru ardatz nagusi dauzkate aurtengo aurrekontuen: gizarte zerbitzuak mantendu edo hobetu, auzoetako eskariei erantzun eta herriko taldeak babestu.

Aurrera Mendi Taldin 2012ko egitarau

Urte barrixin osasune zaintzen hasi bir zazela esatsazun zeure buruai urte zahar egunin? Ba hamen dakazu aukeri urtintzir kirol bixkat ein eta geure inguruko parajik ezautzeko. Ez galdu aukeri!

2012. urteko egutegia

MENDI IRTEERAK

NOIZ NORA

Urtarrilak, 15 GR 38- Ardoaren eta arrainaren bidea.Ondarroa -Bolibar
Otsailak, 19 GR 38- Ardoaren eta arrainaren bidea. 2. etapa
Martxoak, 4 Ataun inguruan ibilbidea, ondoren sagardotegia
Apirilak, 1 Valle de los Calderetres – Montes Obarenes
Apirilak, 15 BOGA, Iraupen luzeko mendi martxa
Maiatzak, 6 Usun – Arbayun mendizuntzurra – Leire monastegia
Ekainak, 17 Antoñana – Soila – Muela – Antoñana
Ekainak, 30 Dina Martxi
Uztailak, 6-7-8 Neila mendilerroa
Irailak, 9 Baigorri – Oilharandoi – Munhoa – Donibane Garazi
Urriak, 21 Artikutzako itzulia
Azaroak, 18 Ziordia – Bargagain – Altsasu
Abenduak 2 Ondarroa – Kalamendi – Madalena – Ondarroa
Abenduak, 16 Lekeitio
Abenduak, 31 Kalamendi- Urte amaiera

ESKALADA IRTEERAK

NOIZ NORA
Urtarrilak, 21 Rokopolis rokodromoa
Martxoak, 24 Rokodromoa
Maiatzak, 12 Rokodromoa

ESKOLA KIROLEKO TXAPELKETAK

NOIZ NORA
Urtarrilak, 28 Rekalde, Bilbo
Martxoak, 10 Durango
Maiatzak, 5 Leioa

Mendi Astea: XII. Mendi Astea azaroaren 26tik abenduaren 2ra

Zapatun I. MAMARRU sarixe


…eta antolatzailik, beran KUADRILLI. Osea, behean agertzen dizenak eta, falta zinak…

Dakixuen modure, Isidro Garalde “Mamarru”-n urtebetetzi ixan zan pasa dan urtarrilak 2xin. Ospatzeko ongoxe zapatun, urtarrilak 14, esku pelotako I.Mamarru sarixe ospatuko dou, herriko frontoin.

12:00 – TXARANGI: Kofrai zaharretik frontoire.(Ekarri pañelo maune kokotin, falta gatzuen lagunan kamiseti, turuti te periodikozko txapela).

12:20 – IXENA EMOTI: Frontoin emon bir de ixena, debalde. Bi maila daz: umik eta nausixak. (Sarixak: diplomi eta Mamarruk eindako peloti. Pelotai jantzitxe datorrenai, erregalo sorpresa!)

12:30 – I.MAMARRU SARIA: Herriko frontoin. TXOSNI be bertan eongo da. Salda beru, txoixo egosixe, sagardau kupela, tortila pintxuk… eta kriston giru!

ANIMA ETA ETORRI DANOK!!
Antolatzailea: Mamarrun Kuadrilli

Elkartasun eguna 2012, urtarrilaren 15in LARRESOROn

Elkartasun Eguna datorren igandean Urtarrilaren 15ean Larresoron izanen da.

Horra egunaren programa:

12tan zintzur bustitzea

14tan bazkaria

17tan ekitaldia Askatasuna eta Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboaren hitz hartzeekin.

EUSKAL PRESO ETA IHESLARIAK ETXERAT!

ELKARTASUN EGUNA DIMANCHE PROCHAIN 15 JANVIER À LARRESORO

Elkartasun Eguna (Journée de la Solidarité) aura lieu dimanche prochain 15 janvier à Larresoro (Larressore).

En voici le déroulement:

12h apéro

14h repas

17h meeting avec prises de parole d’Askatasuna et du Collectif des Réfugiés Politiques Basques.

LES PRISONNIERS ET LES REFUGIES POLITIQUES AU PAYS BASQUE!

( MILA ESKER gure Iparraldeko kolaboratzailiai eta jarraitu horko barrixak bixaltzen MERTZI¡¡¡)