Ondarrutarrok lati emon dou Saharan alde!

Pilo bat ume eta ez hain ume batu gaz Antzokixan gaur, Porrotx, Marikalanbre eta Txirrimorraskikukin batea, geure lati emoteko Saharan alde.
Bi astetan ehunke kilo jateko batutxuez Sahela elkartekuk eta udaleko aniztasun batzordekuk Saharako errefuxatun kanpamentuta bixaltzeko.
Baine ez ahaztu: Errefuxatuai jateku bixaltzi inportanti de, baine urte guztin zapaldute bixi dizen Saharran egoeri gogun eukitxi eta euran askatasunan aldeko burruki babesti be bai.
Sahara askatu!

Argazki gexa hamentxe, Ondarroako Ispiluan: https://picasaweb.google.com/100730033580431871034/EmanLataEguna20120128?authuser=0

SANTA AGEDA bezpera ONDARRUN

Datorren otsailaren 5ean, Santa Ageda eguna dugu, eta 4an haren bezpera, eta ohiturak agintzen duen legez, euskaldunok lurra esnatzera aterako gara, egunak luzatu eta udabarria datorrela eskatzen, makilak astinduaz eta koplak kantatuaz.
Urtero legez, ondarrutar preso eta iheslarien senideak eta lagunak ere kalera aterako gara Santa Ageda bezperan, geu ere santaeskean eta urteroko koplekin, hemen azpian irakurriko dituzuenak. Halandabe, norbaitek KOPLA BERRIAK IDATZI NAHI BADITU bidali eindaigunbidi.blogspot.com-era edo Ein Daigun Bidi!ko lagunei eman, eta aurtengo “errepertorioan” sartuko ditugu. Eskerrik asko aldez aurretik.
Kantarien entsaioak ere datorren astean izango dira Txokoan, egun bitan eta iluntzean, eta kantuzale guztiok gonbidatuta zaudete gurekin etortzera.
Beraz, badakizue: hasi eztarriak eta makilak berotzen! EUP!

SANTA AGEDA BEZPERAKO KOPLAK • “EIN DAIGUN BIDI”

Santa Agedak sufritu zuen
Tortura eta kartzela
Esan liteke garai hartako
Egoeran gagozela
Etsaiak nola hil zuten bera
Fedea medio zela
Herri zahar honen fedea dugu
Agedarena bezela.

Bihotz barrengo karraxia zen
Agedaren abestia
Bere fedea azalduz beti
Nahiz odoletan bustia.
Herri zapaldu batek ez dakar
Kanta goxo ta eztia:
Aho batean eskatzen dugu
Gudarien AMNISTIA!

Izar gidari paregabeak
Zarete zeru beltzean
Nondik ta nora jo badakigu
Dizdira hori heltzean.
Nahiz espetxean gordeta eduki
Hor bakardade hotzean
Zuen irudi garbia dago
Herriaren bihotzean.

Demokrazia lortu ta gero
Ez ote goaz atzera?
Abertzaleak hartzen gaituzte
Kriminal arrunt antzera
Ohitura zahar hau dela medio
Kantuz gatoz eskatzera:
Errefuxiatu, deportatu eta
Preso guztiak ETXERA! (berriro)

NON SERVIUM + NCK zapatun ONDARRUKO Kafe Antzokixan


Non Servium taldea Euskal Herrian izango da datozen asteetan. Madriletik zuzen-zuzenean punk Oi! doinuak. Aurretik Ondarruko NCK (Night Crazy Kids) punk-oi! talde gazteak girotuko du publikoa.

1997. urtean sortuak, Punk-Oi! musikaren erreferente zuzenak dira egun espainiar estatuan. Musika talde bat baino haratago, borroka talde bat da Non Servium: Langile arrotasunaz, arrazakeria eta faxismoaren kontrako borroka egiten dute euren kantuen bidez. BIra honetan “El Orgullo del Kaos” diskoa aurkeztuo dute.

Bi kontzertu eskainiko ditu talde Madrildarrak gurean: 27an Donostiako Doka Antzokian, eta 28an, Ondarruko Kafe Antzokian
Daneako 400 sarreratik gora saldute daz,ta kriston ambienti asegurata da Skinetun jaixin.

SAN BLAS errezeti

Gure kolaboratzaile batek errezeti eskeini dosku ta pentsarou askorek la kaja tonta ikusti baño hobeto dabela arratsaldi zeoze positibu eitten pasati, ta anima ga TURRUNIN publikaten, hor du ba berau:

San Blas Opila

Osagaiak:

-Litro erdi nata
-Arrautza oso bat eta bi gorringo (zuringoak gorde egin behar dira)
-Anis esentzia
-Kilo erdi azukre (+400 gramo)
-Ia bi kilo irin
-Legamia sobre bat

Lehengo nata, arrautzak eta azukrea nahastu behar dira. Ondo nahastu ondoren anis esentzia botako diogu. Geroago irina eta legamia botako diogu eta ondo nahastuko dugu. Montoitxoak egin eta irinarekin nahastuko ditugu eskuetan ez itsatsi arte. Forma eman eta labara sartu. 150gradutan 20 minutu.
Zuringoak ondo gogortu ondoren 400 gramo azukre birrindu botako dugu eta gogor nahastu. Zuringo gogortua opilak labatik atera berriak daudenean jarri behar zaie.

TXILLARDEGIai omenaldixe Donostin


Deialdian esan bezala, gaurkoan Ezker Abertzaleak datorren igandean, hilak 29 Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegiri, eskainiko dion ekitaldia aurkeztu nahi du. Igandean, 11:30etatik aurrera Donostiako Victoria Eugenia antzokian burutuko den ekitaldiaren bitartez, Ezker Abertzaleak bere omena eta esker ona erakutsi nahi dio bere bizitzan zehar hainbeste merezimendu pilatu dituen abertzale handiari.

Izan ere, ekarpen erraldoia utzi digu Txillardegik alde askotatik begiratuta. Baina bereziki, bi izan dira bere borroka esparru nagusiak: aberria eta euskara, Txillardegi bera izan zelarik aberriaren funtsa hizkuntzan datzala defendituz bidea zabaldu zuena, ondotik hainbat belaunaldirentzat ikur bilakatuz.

Oparoa izan da, inondik ere, Txillardegiren politika eta kultura mailan buruturiko lan izugarriak utzi duen uzta, eta zalantzarik gabe bere lana funtsezkoa izan da Euskal Herriak, egun, bere etorkizunari zutik eta euskaraz erreparatu diezaion.

Matematikaria, filosofoa, politikaria, poeta, linguista, mistikoa, literatoa, Txillardegi asko aurki daitezke bidean, baina bere jarduna definitzeko klabeak hauexek: Maitatu, pentsatu eta ekin. Euskal Herria maitatu du; pentsalaria izan da, alor askotan bere ekarpenak utziz; eta ekintzailea, bere ideiak bururaino eramateko prest bizitza osoan zehar. Guztia, Euskal Herria euskalduna helburu hartuta.

Ekarpen zabal bezain aberats hori eskertu eta irudikatu nahi dugu datorren igandean “Agur eta ohore. Euskara, herriaren ondare” lelopean burutuko dugun ekitaldian.

Horretarako, kultur zein politika arloko lagun ezberdinek hartuko dute parte igandeko ekitaldian, bideoz zein musikaz lagundua izango dena. Musika arloan, Anje Duhalde, Erramun Martikorena, Oreka TX zein Eñaut Elorrietaren parte hartzea nabarmendu nahi dugu.

Txillardegiren ametsa zen abertzaleon arteko batasun eta elkarlana. Azken urteotan, pauso handiak eman dira norabide horretan. Zentzu horretan, Ezker Abertzalearen nahia da igandeko ekitaldia abertzaleon batasunaren ispilu izatea. Horretarako, deia luzatzen diogu herritar abertzale orori ekitaldian parte hartzeko, guztion artean Txillardegik merezi duen agurra eman diezaiogun.