EMAKUMEEN ETA GIZONEZKOEN BERDINTASUNAREN ALDEKO BORROKA ONDARROAN

Duela egun batzuk, Argia astekariak erreportaia interesgarria eskaini digu Ondarroako Zaldupe Ikastetxe Publikoan neskatoak eta mutikoak BERDITASUENAN hezteko egiten ari diren lan ezkergari buruz.

Udal Berdintsun Sailak ere egitarau zabala antolatu digu “Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarrteko Eguna”ren karietara. Hainbat ekintzen artean, Kofradia Zaharrean azaroarenm 19tik abenduaren 2ra irekita dagoen “Patriarkaturik gabe, denok jabe. indarkeria matxisten aurkako Erakusketa globala” ikustera hurreratu naiz.

Bertan ikusgai dauden panel ezberdinei begira ari naizela deigarri egin zait STEE-EILAS sindikatuaren panelean irakurri dutan “LA COEDUCACION ES EL CAMINO” izenburuak.

Erakusketan ikusitakoak eta Argiaren erreportaian irakurritakoak nire historia zaletasunean ukitu naute.

Zorionez joan ziren pikutara nik ezagutu eta bizi izan nituen eskola haiek. Nesken eta mutilen eskolak, ondo bereiztuta eraikin ezberdinetan. Maistrak neskentzat; maisuak mutilentzat.

Ondarroan, egia esan, izan ziren Eskolaurre bi. “Parbuluak” deitzen zieten herritarrek. Biak “Gurutzeko Alabak” lekaimeen ardurapean. Bata, ordaidutakoa, lekaimeen euren Ikastetxean; bestea, ezer ordaintzen ez zena, gaur egun “Bar Guria” dagoen tokian.

Batan zein bestean, lau urtegaz-edo hasten ziren eskolan neskatoak eta mutikoak nahasian. Baina, lekaimeen Parbuluen Eskolako mutikoak, sei-zazpi urtera iristerakoan, Herriko Eskolatara joaten ziren. Parbuluen beste Eskolan, aldiz, herriko esloletara joaten zirenak sei-zazpi urteko neskatoak izaten ziren.

Datu hauek Jose Maria Etxaburu “Kamiñazpi” ondarrutar idazleak idatzitako “Ondarroa’ko Kontuak” liburuan, “Nire ume denporako eskolak” atalean, aurkituko dituzu. Ordaintzen ez zen “Parbuluen Eskolan” egin zutuen bere lehen ikasketak. Bertan bizi eta ikusi zituenak idatzita utzi dizkigu aipatutako liburuan.

Baita hor daukagu Celedonio Arriola Eskolako historia biltzen duen “Celedonio Arriola Eskolak (1929-2004)”, Argia Garrido Beristain nire lagunak idatzitako liburua ere. Bertan agertzen dira 1969-1970 ikasturteko ikasleen zenbait argazki. Neskatoak euron maistrarekin; mutikoak euron maisuarekin.

Ordurako, egia esan, herriko eskoletan gertatzen ari zen neskatoen eta mutikoen bereizketa hura gaindituko zuen hezkuntza eredu berria martxan zegoen Ondarroan. Halaber 1967. urtean Ikastolen mugimendua iritsi zen Ondarroara.

Ondarroako lehen ikastola Haurtzaindegi moduan ireki zen Antzosolon 1967ko azaroan, Berriatuko udalak (Ondarroako garai hartako udal eta eliz agintarien aldetik ez zegoen tokirik ikastolarentzat!) Agurtzane Jaio Galiano irakasleari eman zion baimenari esker. Bertan neskatoak eta mutikoak elkarrekin eskolatu ziren.

Garai hartan baimen ofizialak lortzea zen arazo larriena. Baimena edukita ere, egia esan, ez zen arazorik falta izan.

1968/69 ikasturtean, Antzosoloko Haurtzaindegia Artabide kalera, gaur egun Kresala elkartea dagoen tokira aldatu zen. Baina ez arazorik gabe. Ikastolako arduradunek garai hartan Ondarroako alkatea zen Migel Angel Arrizabalaga Arkotxa “Xaxi”ri ziurtatu behar izan zioten Artabiden ireki nahi zen “hura” ez zela “Escuela de Arte y Declamación para hijos/hijas de socios de la sociedad Kresala” bat baino.

Egoera berezi honi erantzuteko, eta Ondarroako Ikastolaren mugimendua babesteko, Ikastolaren Mugimendua Ondarroan bultzatzen ari ziren eta beste hainbat herritarren artean Egunsentia Irakaskuntz Kooperatiba sortu zuten. 1970ko irailaren 23an onartu zituen bere Estatutuak Madrileko Lan Ministerioak.

1970-1971 ikasturtean haurtzaindegian zebiltzan ume batzuek O.H.O.ko ikasketak hasi behar zituzten. Ikastolako arduradunek gela bat alokatu zioten Santa Klara Kofradiari. Gaur egungo Anaitasuna tabernaren alboan eskaileratik igo eta dagoen gela, hain zuzen.

Zubi Zahar ikastolaren OHOko lehen gela hau baimen ofizialik gabe ireki zen. Izan ere, OHOko ikasketak emateko Madrileko Hezkuntza Ministerioaren baimena behar zen. Baimen hau 1972ko ekainaren 26an iritsi zitzaion Ondarroako Ikastolari. “Colegio Zubi Zahar (Puente Antiguo) C/ Cruceño, s. n. en Ondarroa /Vizcaya”, Madrileko agintariek sinatutako agiriaren arabera.

Zubi Zahar ikastolak baimen ofizialik gabe jardun zuen bi ikasturte haietan gorriak ikusi behar izan zituzten ikastolako arduradunek, sortzen ziztzaizkien arazoei aurre egiteko. Besteak beste, Zubi Zahar ikastolako ikasleen eskolaketa-liburuak eurak ere legalizatuta zegoen beste ikastola bateko irakaslek sinatu behar izan zituzten.

Zorionez, Zubi Zahar ikastolak urrats sendoak ematen ari zen haurren heziketa arloan. Euskara arloan, lehenik. Baita neskato eta mutikoen berdintasunaren arloan ere. Eskolaurrean elkarrekin ikasi eta hezi ziren ikasle haiek OHOko ikasketen mailan ere elkarrekin jarrituko zuten normaltasun osoz.

Horrela ateak ireki zitzaizkion Ondarroan NESKATOEN ETA MUTIKOEN HEZKIDETZARI.

Hau guztia, zoritxarrez, ez da izan urrats bat besterik EMAKUMEEN ETA GIZONEZKOEN BERDITASUNAREN ALDEKO BORROKAN.

Argia aldizkariak Ondarroako Zaldupe Ikastetxe Publikoaz argitaratu berri duen erreportaian bertan islatzen da nolako arazoak dituzten eta nolako lana egiten ari diren neskatoen eta mutikoen berdintasuna lortzeko. Adibide esanguratsua da jolastokian aste bi egunetan futbolean ez jokatzeko akordua hartu behar izana. Antzeko neurriak hartzea aztertzen ari dira Zubi Zahar ikastolan ere.

Aurrera irakasle, guraso eta beste herritarrok! Aurrera guztiok kementsu EMAKUME ETA GIZONEZKOEN BERDINTASUNAREN ALDEKO BORROKA LUZE HONETAN!

Ondarroan, 2011ko azaroan

Imanol Oruemazaga Baseta.

Hamen Imanolek aipatzen daben Argiako artikulu: http://www.argia.com/argia-astekaria/2299/genero-berdintasuna-ikastetxean

LAIN + HESIAN Ondarrun (Abenduak 10)‏ zapatu ONDARRUKO kafe antzokixan

Aurrera doa Lain eta Hesian taldeek martxan jarrita kontzertu bira txikia. Bi taldeek disko berriak aurkeztuko dituzte emanaldi honetan.

LAIN:
Billabonako talde gaztearen bigarren lana. Pop kitzikagarria, bizia eta iradokitzailea. Kantariak neskak izateak ematen dion berezitasunak, eta talde gisa duten ezaugarri naturalak, aparteko lekua eskaini die Euskal Herriko publikoaren artean

HESIAN: 
Talde altsasuarra ere, emakume-ahotsagatik da ezaguna.
Euren laugarren lan honetan, kalitate handiko grabazioa dela medio, taldearen nortasunaren enbata aurkezten digute. Ideia gazte, aurrerazale, eta erabat jostagarri honen barrutik, bizitza duintasunaz bizitzeko gogoa azaleratzen da, etengabe. Erritmo dantzagarri bortitzak, haize-sekzioaren bultzadak eta kantariak hurbil sentiarazteko duen talentuak oso disko distiratsua aurkeztuko digute.

BONGO BOTRAKO + DJ ELEPUNTO asteazkenean (hilak 7) Ondarrun!!!‏ KAFE ANTZOKIXAN


Udako sentsazioa izan da Bongo Botrako eta euren kantu “Ei Chipiron!” Bira luzea egin dute eta abenduan deskantsua hartuko dute. Horren aurretik, baina, Ondarrun izango ditugu. Deboraldi batean Euskal Herrian ikusteko azken aukera. Aurretik Dj Elepuntok animatuko du publikoa.

Egunero eguzkia ateratzen delako! Ei Txipiron!!!! Ondarrun ikusiko gara! Nun hobe ba!!!

Presun senidik Kordobako kartzeleta eruten nahizu lagundu?

Kaixo lagunok!!!

Jakingozuen modure ondala urte 2 ingurutik Ondarrutik bolondres talde bat batzengaz geure borondate on guztiaz, geure elkartasune adieraziz , eta hilin 2 asteburutan Kordobako espetxea bertan dazen EPPK-n senidik erutendouz. Kordoba Euskal Herritxik …bataz beste 800km da , 8 ordu ta erdiko biaji eta ekonomikoki gasto oso handixe suposatetze senidiai , horren ordainetan euran senidik 40 minutuz ikusteko aukeri emotetze, kristal bat medio.

Datorre urti zoritxarrez ez da salbuespen bat ixango eta horrek biajik segi engorabe Euskal Preso Politiko guztik aske eonarte, bai Kordoba edo beste kartzela batea .

Hori dala eta zuen laguntza biarrin gaz, presun senidik zuen laguntza biarrin daz!!! Beraz datorren Abendun 10in , eguerdiko 12etan Kofrai Zarrin engoran batzarrea gonbidatute zaze gidari modure laguntzeko prest zazen guztiok, danabe urtin bidai bat edo 2 etxi ixangolitxake asko jota!!! Aldiz eskeinikozuen laguntzi izugarrizku ixangolitxake!!! Eta ezin zuenok agertu kordobabidaiak@gmail.com helbide elektronikoa bixalduzeikie zeuen datuk geu kontaktun epintxeko!!! Eta zeozein esagutzenbazue prest eongolitxakeena ba anima bera be!!!!

Anima eta apunta!!! Euskal Preso Politikuk eta euran senidik sekule baino geixa geure laguntzi birdabe eta!!!

Saharar herriarekin elkartasun bidaia

Gaur iluntzin,urtero lez, Loiuko aireportutik urten dau Tinduf aldera Euskal Herriko elkartasun txarterrak. Bertan jun diz gernikarrak, debarrak, nafarrak… eta, noski, ondarrutarrak. Eurakin batera hainbat material erun dabe, janari, erropa, osasun eta ikus entzunezko materiala… Goikoak dira gaur atera ditugun argazkiak.

Hara joan diren ondarrutarren argazkien zain geratzen gara.

Sahara askatu! Autodeterminazioa!