Ondarrutarrak Mendebaldeko Sahararran kanpamentutan

Urtero morun, aurten be ondarrutar talde bat Mendebaldeko Saharako errefuxatun kanpamentutan egon da, bertako errealidadi ezautzen. Hamen eurak ekarritxako argazkixak, basamortu erdixan kanpamentutan zelan bixi dizen ikusteko, kanpoko laguntzan menpe beti, euran herritxik milaka kilometrota.

Hamen urteroko argazki klasiku, txapelgorrixan furgoni desierto erdixan. Aurten erregalo bat be ipinitse.

Argia Ituarte alkati be bertan egon da, eta Saharako emakumin kongresun parte hartu ahal ixan dau.

Sahara askatu!

Ondarrutarrak munduntzir: Egoitz Londresetik

Nik ez dakat Big Ben eta holako argazkirik, imajina zeinke nundik pasaten gaztazen toki turistikuk. Nik bakarrik dakaten argazki gitxietako batzuk bixaldu neike eta gexenak, edo danak, neu neure taldiaz di.
Taldi BOTTLEJOB da eta punk-oi! antifaxisti joten dou, lagata egon ga bixkat baine bueltan ga disko barrixaz! Hiru Euskaldun (Sestao, Aretxabaleta eta Ondarru) ta Irlandez bat gaz ta 11 urte daruauz geure mezu, batzutan anti soziala baine beti antifaxisti, punk rock-az zabaltzen!
7 urteko semi be badakat, Oinat eta bixok West Ham United-eko jarraitzailik gaz, lantzin lantzin juten ga naitxe aurten segundan egon!! Come on you IRONS!!
Gorantzixak danoi eta ederra botakou gabonetan!