EUSKAL PRESOAK ETXERA!

Datorren urtarrilaren 7an, urtero bezala, euskal preso politikoen eskubideen aldeko manifestazioa egingo da Bilbon, baina oraingo hau ez da aurrekoetan egin diren bezalako manifestazioa; oraingoa ezberdina da, Euskal Herria benetako bakea lortzeko bidea egiten ari den unean gauzatuko den manifestazioa da hau. Horregatik da ezberdina.

Abenduaren 30ean Durangon, eta urtarrilaren 7an Bilbon, euskal presoen eskubideen defentsa egingo da; euskal preso politikoen eskubideak errespetatuak izan daitezen aldarrikatuko da, baina hori ez da izango guztia. Bi data hauetan, zabaldu den bake prozesuaren alde egingo da, bake justu baten alde, Euskal Herriari dagozkion eskubide guztiak onartuko dizkion bakearen alde. Finean, gure etorkizuna modu aske batean hautatzeko eskubidea eskainiko digun bake baten alde egingo dugu. Bilbo eta Durangoko kaleetan presoen eskubideak, eta bake justu bat aldarrikatuko dira, biak eskutik doazelako, presoen eskubideak bermatzeak, eta presoen aldarrikapenak onartzeak nahi eta behar dugun bake horretarako gerturatzen gaituelako. Beharrezkoak dira preso gaixoen etxeratzea, 197/2006 doktrinaren desaktibatzea eta zigor osoa betea duten presoen kaleratzea; beharrezkoa da baita, 3/4ak eta 2/3ak bete dituzten presoen kaleratzea. Hala nola, beharrezkoa da dispertsio politikarekin amaitzea, EPPKri estatus politikoa onartzea bake prozesuan parte aktibo izatea bermatuz. Beharrezkoa da, azkenerako, espetxeetan euskal preso politikorik ez geratzea. Gatazka latz hau atzean uzteko neurri guzti horiek ahalik eta arinen hartu behar dira; ezinbestekoak dira bake bidean aurrera pausoak emateko, eta alde humanotik ere oso beharrezkoak dira.

Guzti honengatik, Castellongo espetxetik abenduaren 30eko eta urtarrilaren 7ko manifestazioetan parte hartzera animatzen zaituztet; presoen eskubideen alde borrokatzera, amnistiaren alde borrokatzera, eta are gehiago, egunero zuen ikastetxe, lantegi, auzo eta herrietan guzti horren alde lan egitera animatzen zaituztet. Ziur izan guk etenik gabe borrokatuko dugula; guztion indarrarekin lortuko dugu!
Besarkada bat.

Autodeterminazioa eta amnistia!
Euskal preso eta iheslariak etxera!
Gora Euskal Herria askatuta!

Zunbeltz Larrea
-Euskal preso politikoa-

2011 urtiai errepasu (1): ondarrutarron geldik ezin eona

Aurten be, ondarrutarrok denpora gexa pasa dou kalin etxin baino. Karnabalak dizela, san junak, zapato azule, jaxak… beti dakau zer ospatu ondarrutarrok, eta beti gaz okupata. Turrune be hantxe egon da urte guztin, kalin pasaten zana kontaten.

Aurten gainea, Ondarru euskal Herriko hiriburu be ixan da egun batez. Maxatzeko Ibilaldixan milaka pertsona etorri zin Ondarrure.

Bidintzir lagun handixak be galdu douz: Matilde, Imanol, Aitzol… baine bixitxik aurrea jarraitzen dau, eta geuk be aurrea ein bir dou, eurak erakutsitxako bidetik: beti ekinin herrixan alde!

Gabonetan be, txapelgorrixak presun argazkixak kentzen

Gabon egunin, urtero lez, afaltzeko maxe ipini zan Alamedan, geure artin ez dazen preso eta iheslaixan argazkixakin. Atzo, txapelgorrixak jun eta argazkixak kendu zitxuezen.

Eztiz kantzaten honek txapelgorrixok argazkixak kentziaz. Baine gu gitxia kantzaten gazenez, baietz gabon zaharretan argazkixak hantxe agertu atzeabe? Argazkirik ez badabe nahi, ekarti dakarrela preso eta iheslai guztik etxea!

Hamen daz Olentzero ta Maridomingi!

Gaur goxin etorri diz Olentzero eta Maridomingi, eta herriko umikin ibili diz kalez kale.

Kalez kale ibili diz be bai EinDaigunBideko lagunak, megafono eta bonbuaz (eta umore onaz) urtarrilan 7ko manifa deitzen. Ez ahaztu gaur arratsaldin, 19:00retan, A.Zubikarai enparantzatik kalejiri egongo dala presun alde, Olentzeroaz, kantakin…

Eta Alde Zaharrin txistorra jana euki dou gox guztin Zubi Zahar ikastolin eskutik.

Gabon giro bete-beti gaur Ondarrun.