Abenduak 23, baixaku, 22:30xetan.
Zuzen-zuzenean zirkuituaren barruan, RAFA RUEDAK eta XABIER MONTOIAK lan berriak aurkeztuko dituzte.
“Enaren geometria” da Ruedak aurkeztu berri duen lana. Habira itzuli dela esan genezake. Hegoaldera, kantuen epelera, musikari izateko hautua egin zueneko abiapuntura. Montoiak, ostera, “Montoiaren mundu miresgarria” aurkeztuko digu. Hamar urtean ezer argitaratu gabe egon eta gero, aukera ederra oholtza gainean ikusi eta gozatzeko.
