2011 urtiai errepasu (4): Turrune, urte osun komunikaten

Amatxu de 2011 urti. Entera baik pasa diz 12 hile. Eta atzea beatzen badou, konturatuko gaz eztouela geldik eoteko astirik be euki.

Turrunin be ahaleginddu gaz kaleko ritmu jarraitzen: presuk, hauteskundik, mobilizazinoik… baine baitxe beste pilo bat gauza be: kontzertuk, kirola, jaxak eta parrandak… danea ailaten ahaleginddu ga. Eta hori posible ixan da laguntzaile asko euki douzelako. Eskerrik asko Iñaki, Xabi, Esti, Saioa, Irati, Naiara, Leire, Oier, Eneko, Eñaut, Egoitz, Maite, Deñe, Iker… Eskerrik asko danoi zeuen testuk, argazkixak eta kartelak bixaltzearren! Eta segi, segi bixaltzen hamendik aurrea be geure helbidea: otzara@hotmail.com

Munduai buelti be emotsau kanpun dazen ondarrutarran eskutik. Beste herrialde batzutako burruka sozial eta politikuk ezautu douz, gutxitutako kulturan eta hizkuntzan barri euki dou… Eta badakiau munduntzir dabizen ondarrutar askontzako Turrune goxeroko armozu dela. Pozten gaz zeuen herrimini bixkat asetzi lortzen douelako!

Jentin interesak eta erantzunak inddartu eitten gatxu: urti 12000 bixitxaz hasi gendun, eta gaur de egune 177260 bixitxa aila gazena!

Datorren urtin be Turrune sendotzen jarraitzeko asmu dakau. Batetik, iritzi atala nahi dou inddartu. Horretako, herriko arlo desberdinetan dabizen pertsonak nahi douz lotu, herriko gorabeherai buruz euran iritzixe emoteko.

Bestetik, argazki zaharrak be nahi douz jaso. Ezker abertzalin artxibo historiko bat osatzen gabiz, eta argazki zaharrak gordeti inportanti de. Baine eztouz bakarrik gordeko, Turrunin be ipiniko douz.

Aurten, facebookea be eingou salto. Badakiau herritxar asko ibiltxen dizela facebooken, eta eurakana aiateko, kontu bat sortu dou. Turrunin argitaratzen douzen notizixa garrantzitsuenak facebooken be ipinikouz, ahalik eta jente gexenana aiateko. Hauxe ixango da gure helbidi: http://www.facebook.com/profile.php?id=100003273472243

Ia ba datorren urtin be notizixa onak emoten jarraitxu ahal douen. Ia danak etxea ekarten douzen eta ia Ondarru beti lakoxe alai eta bixi mantentzen douen.

Urte barri on danoi!

2011 urtiai errepasu (3): hauteskunde urti

Zelan hasi gendun urti, eta zelan amatxu dou! On dala urtebete, PNVn Gestora antidemokratiko batek agintzeban Ondarrun, herrixai lepu emonda. Gaur egunin, udaleko atik zabalik daz eta auzo batzarretan eta batzorditan parte hartu geinke.

Hau aldaketiau maxatzeko udal hauteskunditan etorri zan. Ezkertiar eta abertzalion koalizinoik (Bilduk) 2957 boto lortu zitxun, marka historiku Ondarruko udal hauteskunditan. Jentik aurreko urtitako politika ilunaz amaitzeko gogu eukan, eta hori hauteskunde emaitzetan igarri zan.

Egixe esan, hauteskunde aurreko egunetan igarten zan jentin ilusinoi eta gogu. Hainbeste urte udaletik kanpoa egon eta gero, normala be bazan. Herrixan graba gendun lip dubin be ederto igarri zan hori inddarroi. “Herrixe udaletxea” aldarrikatzen, pilo bat ondarrutar batu ginan! Euskal Herri osuai buelti emotsan gure bideuk, eta 61.000 bixitxatik gora eukitxuz azkanengoko hilitan!

Baine hori aldaketa gogu ez da ixan bakarrik herri mailaku. Euskal Herri osun be garai politiko barri bat zabaldu de. Azaruko hauteskunditan Amaiurrek lortutako emaitzak horren seinale. Ondarrun be igarri zan hori olatuoi.

Bilduaz hasitxako aldaketik, Amaiurreaz euki dau segidi. Eta seguro hurrengo urtitan inddartzen jungo dala. Inportantiena, baine, egunero biharra eitten jarraitzi ixango da!

2011 urtiai errepasu (2): danak etxea!

2010a urte gogorra ixan zan ondarrutarrantzat. Zemat lagun, zemat senide erun zitxuezen geure ondutik!

Baine 2011ak notizixa onauak ekarri dotxuz. 3 preso gitxia dakauz kartzeletan, eta 3 lagun gexa geure artin. Ongi etorri Xeber, Kandido eta Ibon!

Ondarrutarrok ongi etorri beru emon gentsan bai Xeberrei eta baitte Kandidoi be.

Eredugarrixe ixan zan be bai Ibon Iparran osasun egoeri zala eta, ondarrutarrak erakutsitxako inddarra. Ibon askatzin aldeko mezu Euskal Herri guztin zabaldu zan. Eta lortu be, lortu zan Ibon etxea ekarti, natxe ondiokan preso egoten jarraitxu, eta etxetik urteteko mugak euki.

Gainea, preso eta iheslaxak etxea ekarteko mugimendu handitxu eindde azkanengoko hilitan. Ein daigun bidik, kolore desberdinetako ondarrutarrak batu dotxuz lema baten ingurun: danak etxea!

Eta bidi etxen jarraitzen badou, seguru 2012xan be notizixa on gexaua jasoko douzela.

Danak etxea ekarri arte, ein daigun bidi!

GOVERNORS + MERY MAY Ondarruko kafe antzokixan baixakun

Governors taldea “Collage” (MKontzertua Mery May bakarlariak zabalduko du, folk rock giroko kantu eder eta biluziekin.auka Musikagintza diskoetxea) diskoa besapean duela etorriko da Ondarrura. Emanaldi berezia izanen da honakoa, non Keu Agirretxea ondarrutarrak azken kontzertua emango du Arrasateko musikoekin bere herritarren aurrean.

Kontzertua Mery May bakarlariak zabalduko du, folk rock giroko kantu eder eta biluziekin. Kontzertua gaueko 10,30an hasiko da eta urtiai amaieri emoteko atxiki ederra ixan leike.

Aurrea duz gabonetako ekitaldi kulturalak

Gerua ta gitxia falta da urti amaitzeko, eta gabonetako kultur egitarauko ekitaldixak be aurrea duz. Bixar, aguastena abenduak 28, antzerki egune ixango da Ondarrun. Bi antzezlan ikusteko aukeri eukiko dou. Bata, Antzokixan 20:00retan, Ugaitz Alegria ondarrutarran Nick Bartolo Nick Maritxu. Besti, Gaztetxin 22:00etan, 8 begi antzezlana.

Horreaz batea, egunero daz zabalik kiroldegiko umin parki eta gazteleku.

Udalak eta herriko taldik osatu daben egitarau hamentxe ahal dozue ikusi:
http://www.ondarroa.eu/es-ES/Eventos/2011/Gabonak_2011.pdf

Ta gaztetxeku hamentxe:
http://ondarrukogazteasanbladi.wordpress.com/2011/12/18/gabonak-2011-gaztetxin/

Aspertzen dana, nahi dabelako ixango da!