HADI, gaurtik aurrea, baixakutako enkarteladi neguko ordutegire aldatuko da, hau de alde zaharretik eta 7terdietan aterako da. Bertan ikusiko ga, animo azkanak emotenga ta.
Month: azaroa 2011
Hasi da hauteskunde kanpaina Ondarrun be!
Ondarruko kirol agendi, martxan!
Ondarruko Kirol Batzordin eskutik, martxan da herriko kirol agendi. Astero astero, herriko kirol taldin emaitzak eta hurrengoko ekintzak agertuko diz bertan.
http://kirolagenda.wordpress.com/
PANTXOA eta PEIO zapatun Ondarruko kafe-antzokixan
Pantxoa eta Peio bikote ezaguna Ondarroako Kafe Antzokian izango da zuzenean Azaroaren 5ean .Euskal musikarekin gozatzeko aukera ederra da honakoa, dagoeneko klasikoak bilakatu diren dozenaka kantu bizi bizian entzuteko.
Ondarroan sarritan eskaini dituzte kontzertuak. Baina, Kafe Antzokira estreinakoz datoz. Beti-betiko abestiak gurean. Beraz badakizue, zapatun azaroak 5 arratsaldeko 8retan.
URRIAREN 12a, “DIA DE LA HISPANIDAD”, ONDARROAN.
Gaur goizean esnatzerakoan, bat-batean burura etorri zait 1967. urteko urriaren 12a. Oroitzapen gazi-gozoz oroitu dut egun hura.
Halaber, Guardia Zibilen jaia ospatzeko, eguerdian, meza berezi bat eman zen Ondarroako parrokian. Meza horretarako, “Virgen del Pilar” irudia jarri zen aldare nagusiaren ondoan, Espainiako bandera bi zituelarik albo bietan. Garai hartan, egun horretan, urtero egin ohi zen bezala.
Arratsaldean, herritar baten hileta meza eman behar zen Ondarroako parrokian. Elizan sartzean, ikusi nuen bandera haiek aldare nagusiaren ondoan jarraitzen zutela. Bandera haiek toki hartan ikusteak hiletetara etorriko ziren herritar batzuengan sortu zezakeen amorrazioaz ohartutik, parroko jauna bera ohartarazi nuen bandera haietaz. Honek ez zuen aintzat hartu nire oharra. Eta hileten ordua gainean zegoenez, neronek agindu nion sakriatauari bandera bi haiek estali zitzala. Baita estali ere sakristauk.
Ondorioz, 25.000 pezetetako isuna jarri zidan Bizkaiko Goibernari Zibilak. Urte haietan abade batzuek egiten genuen bezala, nik ere nahiago izan nuen, isun hura ordaindu barik, hilabete espetxean egitea. 1968ko abuztuan Zamorako Abadeen espetxe berezian hilabete egonaz, ordaindu nuen isun hura.
Urteak iragan dira harrezkero. Hala ere, aurten ere hor darrai gaurko egunak, gorriz markatuta. Gaurko jai ofizialari ondarroarrek nola erantzuten diogun ikusteko garrez atera naiz kalera.
Hiru pankarta ikusi ditut herriko kale ezberdinetan. Hala nola, “U-12a. Euskal Herriaren zapaltzaileen eguna! Utzi bakean! Alde hemendik!” pankarta, Kofradia Zaharreko balkoian. “Hau ez da España! Jai arrotzei intsumisioa!” pankarta, Musika Plazatik zintzilika. Hirugarrena, San Inazio kalean zintzilikatuta: “U-12. Euskal Herriak ez du ezer ospatzeko! Jai arrotsein intsumisioa!”.
Gehigarri, borroka giro hau herritarrei helerazi nahirik, 11:30 megafoniadun kotxea kalerik kale Ibon Iparragirre herriko presoaren egoera larriaren berri ematen.
Dei hauei guztiei nola erantzun diegu ondarroarrok?
Egiten duen eguraldi eguzkitsuaz gozatu nahirik, Mari nire emaztea bere karrotxoan hartu eta Artibai ibaiaren albotik Kamiñazpiko parkeraino joan gara. Lau ikastetxe bidean. Itxita Institutoa, Zaldupeko eskola publikoa eta Txomin Agirre ikastola. Lanean Zubi Zahar ikastola.
Gero, eguerdian, Alde Zaharretik Itsas Aurreraino ibililalditxoa egin dut, zeintzuk denda dauden zabalik ikusteko asmoz. Egia esan Alamedara iritsi naizean, eguerdiko ordu batak eta erdiak jota zeuden (dendan ixteko ohiko ordua).
Nire txekeoaren emaitza: Lau denda irekita: “Zurrumurru”, “Aldatza”, Jose harategia Alde Zaharrean, eta “Surper-euro” txinoen denda Alamedan. Agian, beste dendaren bat irekiko zen.
Nire txekeoa oso partziala izan baita, esan dutanez.
Kale Handian zehar etxerantz nentorrela ezin bihotzetik kendu gaurko goizak utzi didan arantza mingarria. Hau al da gure Ondarru borrokalaria? Hau al da duela hilabete batzuk eginiko hauteskundeetan boto uholdea lortu eta Bildu Udalera eraman genuen Ezker Abertzalea? Gehiengo harrigarria emanaz eraman ere Udalera!
Honaino menperatu gaitu Ezker Abertzaleko kideok ere kontsumo-gizarteak?
Iraganera begiratuz, 1968ko hamarkadaz gogoratu naiz. Honelako “jaietan” egunkari espainolistak Alamedaren erdian erretzen zituzten ondarroar abertzale borrokalariek.
Baina begiratu dezagun aurrera. Hor daukagu gure Zubi Zahar ikastola. Duela 44 urte, Espainiako Gobernua gure umeei inposatzen ari zen hezkuntza espainiarraren aurka jeiki eta euskaran eta euskal kulturan oinarritutako hezkuntzari ateak ireki zizkion. Nolako baldintzetan borrokatuz, gainera! Eta egun ere, bide berari tinko eutsiz, jai arrotzei ere intsumisioa egiten ari zaiguna.
Gure umeak ditugu gure Euskal Herri aske baten oinarri eta itxaropena. Baina nagusiok ere, ez gaitezen mugatu geure umeak ikastolara bialtzearekin. Geuk ere, bakoitza geure mailan, izan gaitezen intsumiso jai arrotzei.
Eta zer esan Txomin Agirre ikastolaz. Hau ere, Zubi Zahar ikastolaren atzetik, sortu zen Ondarroan. Hau ere euskara eta euskal kulturan umeak hezitzeko asmoz. Baina ikastola honengandik ez dezagun itxaron lanik ez egitea honelako “jaietan”. Azken batean, umeak euskalduntzea, bai, baina ez ote da “estar cómodos en España” baita Ikastola horren arduradunen helburua ere? Zergatik ote gurasoek iritzi ezberdinak izan ditzaketen gaietan -aipatzen ari garan jaiaren kasuan bezala- beti agintean dauden lege eta arauetara makurtzen direla Txomin Agirre ikastolako arduradunak?
Euskal Herri euskalduna eta askea amesten dugun ondarroarrok, aurrera jai arrotzei boikota egiten, harik eta Euskal Herri bat eta bakarrak bere jaiak izendatzeko aukera izan arte.
Ondarroan, 2011ko urriaren 12an.
Agur Matilde Agirretxea
Utzi gaituzu, Matilde. Zure bizitza guztian egin dozun moduan, isil-isilik joan zara gure artetik. Izan ere, Zer egin dozu zure bizitza guztian, zeure Euskal-Herria maitearen alde borrokatu besterik? Beti, bigarren mailan. Baina hutsik egin gabe.
Gogoratzen zaitugu, egia esan, herriko manifen aurrean pankartari eusten. Euskal-Herriaren garai beltzak ziren haiek.
Baina zure irudia, Ondarroako Ezker Abertzaleko kideok inoiz galduko ez duguna, Ondarroako Txokoari lotuta dago.
Nola ahaztuko zaituztegu, bada, zu eta zure koinata Asun, biok, Ondarroako txokoa egunero irekitzen. Urteko egun guztietan, jai eta astegun, han zineten, zuok biok, guri zerbitzeko prest.
Eta hori, zenbat urtetan! Herri Batasunaren garaian hasi eta zenbat urtetan! Eta DENA MUSUTRUK! BAI, DENA MUSUTRUK!
Matilde eta Asun maiteok, ahaztezinak zarete Ondarroako Ezker Abertzalearen historian. Lerro hauek gure esker onaren ezaugarri pobre bat besterik ez dituzue. Esker mila eta mila eta mila…
Eta, zure etxekoek zure errautsak Kantauri itsasoan hilobiratzen dituztenean, han izango gara zure ondoan, Matilde, Ondarroako Ezker Abertzalea.
Ondarroan, 2011ko urriaren 27an
Ondarroako Ezker Abertzalea.
Brankaz irratsaiun ongo asteko programazinoi
Kirrun eguneko txokolatadi
Badator BRANKAZ irratsaiu, Turrunan arreba nausixe!
Eguenetan, BRANKAZ, turrunaren arreba nagusiak berbetan jarraituko dau Radixu Irratian, 21:30etatik 23:00etara. Denboraldi berri honetan be herriko hainbat gai landuko dituzte.
![Ab_26_azken_barikua[2]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/11/ab_26_azken_barikua21.jpg?w=636)
![amnistia[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/11/amnistia1.jpg?w=636)


![pantxoa_eta_peio_1319453395[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/11/pantxoa_eta_peio_13194533951.jpg?w=636)




