Zapatu hilak 12 Ondarruko Kafe Antzokixan ken 7‏

Laster beteko da urtebete Ken Zazpi talde bizkaitarraren estudioko azken diskoa argia ikusi zuela: “Ortzimuga begietan” (Elkar diskoetxea) diskoa aurkezten izan dira denbora tarte honetan, tartean Irlandatik zehar biran eta Bartzelonan izan direlarik. Euskaraz abesturiko Pop-rockean oinarritzen da Gernikako taldearen musika proposamena. Beraz badakixue, zapatun gaueko 9etatik aurrea eta ONDARROAKO kafe antzokixan kontziertazu.

Asteburuko uxolei buruz, Eguzkiren gogoeta

UXOLEI AURRE EGITEKO, ALLERI ZAINDDU!
 
Azaroko lehen asteburua Artibai ibaiari begira pasatu dugu ondarrutarrok. Bi egun jarraian atertu barik egin du euria, eta ibaia oso hazita jaitsi da. Askotan errepikatzen den fenomenoa da hau, oso normala gurea bezalako leku euritsuetan. Eta normalena halako egoertara egokituta egotea izango litzateke, behin eta berriro errepikatzen direlako.

Euskal Herriko ipar isurialdea oso menditsua da, eta herri gehienak ibaien ondoan daude eraikiak, hauek direlako leku zabalenak. Baina ibai ondoko lautada horiek sarritan ibaiak hazteko eta gainez egiteko espazioak izaten dira, eta herria hor eraikita, arazoak egoten dira ibaia hazten denean.

Ondarroa ere ibaiari irabazitako lurren gainean dago eraikia. Horregatik, Artibai hazita jaisten denean, libre geratzen zaizkion azken espazioetan egiten du gainez. Alleriko paduran, adibidez.

Etorkizunean ere erreka askotan haziko dela kontuan edukita, Alleri bezalako espazio zabalak zaindu eta gordetzea oso garrantzitsua da, ibaiak bertan egingo duelako gainez. Ostera, paduran etxeak eraikita, ibaiari espazio gehiago jango genioke, eta uxolen arazoa handitu egingo genuke.

Oraindik ere politikari eta erakunde batzuk Allerin etxeak egin behar direla esaten entzuteak larritu egiten gaitu. Ez dira konturatzen zelako balio estrategiko eta ekologikoa daukan padurak? Euren interes pertsonal eta politikoak herriaren interesen aurretik ipintzen dituzte?

Zaindu dezagun padura, etorkizunean ere uxolei aurre egiteko. Etxebizitzaren arazoari herrian bertan eman behar diogu irteera, hutsik dauden ehunka etxeak beteta, eta padura bakean lagata!

http://eguzkiondarru.wordpress.com/2011/11/07/uxolei-aurre-egiteko-alleri-zainddu/

Ondarrutarrak munduntzir: Zer da pasaten Islandian? (1)

Ondarrutar bat dakau Islandian tenporada bateako eta han zer dan pasaten kontateko eskatutsau, pentsaten douelako han pasaten dana ezkutaten dabizela medixo handixenetan.

Krisisak gogor jo ban hain aberatsa zan herrixe, eta ondorixoz protesta handixak egon zin. Gobernu jauzi zan, bankuk nazionaliza zitxuezen, honek euken zorra ez pagati erabaki ben eta Konstituzinoi aldatzeko prozesu bat hasi ben. Han dakauen ondarrutarran bitxartez, prozesu zelan dun eta herritxarrak zelan bixi daben enteraten ahalegindduko gaz. Beran gorabehera guztikin.

Lehenengoko elkarrizketatuk Reykjavikeko bi neska gazte ixan diz, Disa eta Björk. Prozesun inguruko ikuspegi pesimisti erakusten dabe eurak. Urrixan 15in topa zitxun manifestazinoi baten, hor egunin mundu mailan ein zin protestan harire hiiko plaza nausixik ospatu zana. Demaseko hotza euan, 3-4 grado.


Turrune: Zeatxik batu zaze gaur hamen? Zeindde elkarteratzin motibu?

Björk: Mundo buztin euan deialdixe eindde gaur urrian 15in kalea urteteko. Wall Streeteko manifestantiai nahi dotzau geure elkartasune erakutzi eta zeoze aldatu nahi barou, jentik kalea urten bir douela pentzaten dou.

T: Ezta lelengoko bidar islandesak kalea urteten dabena aldaketa bat eskatzen. Gaurku aurrekukin lotute dala pentzaten dozue?

Björk: Dana da lotute. Ordun (2008an) jente askok urten ban kalea ze oso haserre eauzen. Gaur, eztakiau zeatxik pentsa baino jente gitxia agertu de. Igual aji dakarre ze justo Air Waves musikako festibala da…

T: Ze eitteko asmu dakazue gaur?

Disa: Egixe esan eztakiau ze hau Islandia da eta normalin gauzak inprobisata urteten dabe. Gure asmu egungo sistema kapitalisti salatzi de eta eztabaida taldik sortzi. Gero manifi etxeko asmu be barakau.

T: Hamendik kanpoa asko berba eitten da iraultza islandesai buruz. Zeuek zelan ikusten dozue?

Disa: Iraultzi? Hamen ezta iraultza handixeirik egon. Krisisaz jentik aurrezkixak galdu zittuzenin urten ben eta inddar handixe sumaten zan, benetan pentsaten zan zeoze ahal zanela ein. Ordura arte gobernun zentro-eskumi euki genun urtitan eta euran politika neoliberalan ondorixuk ikusi zinin, jentik benetan hasarratu zan. Hurrengo hauteskunditan ezkerrak irabazi ban baine jenti nahiko eszeptiko da ezkerra edo eskumi, ze diferentzi dan. On 3 urte gauza asko ahal zinela ein emoten ban baine on eztakiau zein ixan bir dan hurrengoko pausu. Eztakiau zelan jarraittu.

Björk: Ni ondala gitxi New Yorken egon nitxan eta hango jentiai beste energi bat igarten gako, beste ilusinoi bat, benetan sinisten dabe zeozer ahal dabela ein. Hamen nik eztot bardine ikusten.

Disa: Baine kanpokuk pentzaten badabe hamen iraultzi eitten gabizela eta horrek inspiraten batxuz, ba oso ondo erittitten gazku.

T: Oso informazinoi nahasixe dakat krisise ta gero ze pasa zan. Politikon bat kartzela bixaldu ben?

Disa: Geuk be eztakiau. Hamengo komunikabidik eztabe argi berba eitten.

T: Eta benkeruai ixe pasa gakuen?

(barre) Eztou pentzaten…

T: Zeatxik eztabe komunikabidik argi berba eitten? Zeinen eskutan daz?

Disa: Batez be eskumin eskutan. Kasi eztakau komunikabide independienteik. Krisise pasa zanin blog asko sortu zin eta jentik beran eritzixe emoten ban, oso ondo egon zan. Baine on hori be ezta eitten.