HIRA + MENDEKU ITXUA + LAUMONO Ondarruko Kafe Antzokixan zapatun‏

Doinu metaleroak nagusituko dira Ondarroako Kafe Antzokian Azaroaren 19an.
Gipuzkoa aldetik, Rock indartsu eta bizia entzuteko aukera izango dugu, metal eszenaren adierazle diren hiru musika talde hauekin. Hira taldeak “Delai” diskoa aurkeztuko duen bitartean, Mendeku Itxua taldeak 2010ean kaleratu zuen “Piztien Pare” diskoarekin gauza bera egingo du. Emanaldian, Mutriku aldeko Lau Mono taldea ere ariko da. Beraz badakizue, Azaroak 19an, zapatu, 22:30ean Ondarruko Kafe Antzokixan.