Gaur, greba orokorra da Portugalen. Krisisan aitzakixaz,eta FMIn erreskati eta gero, errekorte sozial eta laboral gogorrak daz jasoten portugesak: egunero ordu erdi gexa biharrin, jai egun batzuk kendu, zeharkako zergak handitxu… kontutan euki bir de, soldatak gure aldin txikixak dizela han, baine biximodu ixe hamentxe lakoxe karu dela. Hori dala eta, gaur greba orokorra deitxu dabe bertako bi sindikato nausixak. LAB eta ELAk be elkartasune adierazi dotse deialdixai.
Gu udan ixan ginan bertan, beste euskaldun batzukin, ASEH (Associação Solidariedade com Euskal Herria) elkarteko lagun portuges batzuk gonbidatute. Bertan, erreforman kontrako giru suma gendun ezkerreko jentin artin.
Justo orduntxe ospatzen zan Festa do Avante, Portugaleko Partido Komunistin jaxe, eta bertatik be ibili ginan. Harritxu ein ginan zemat jente batu zan ikusitxe. Kontzertutan, hitzaldixetan… danin euan jenti. Ixan be, PCPk inddar handixe eukitxen jarraitzen dau, batez be Portugal hegoaldin eta Lisboako periferixan. Hori inddarroi 1974ko aldarrikapen sozialai eutsi einddotsalako da, batez be.
1974ko iraultzin histoixi oso interesgarrixe da, eta nahiko ezezagune gure artin. Portugaleko ezkerrak, ostea, oso presente dauke. Ixan be, militarrak diktadurin kontra altza zinin, herrixak pentsa baino erantzun handixaua emoban: kalea urten eta erreformak eskatzen hasi zan. Horrek ezkerreko militarrak inddartu zitxun, eta erreforma oso sakonak etxen hasi zin: kooperatibak sortu, latifundixuk desjabetu… Urte betin portugaldarrak sekule euki baiko eskubide sozialak lortu zitxuezen. Baine kontrairaultzi laster etorri zan eta, estatu kolpikin eta gerrin amenaziaz, boteri hartu eta erreformak gelditxu zitxun. Portugaleko hurrengoko hiru hamarkadan histoixi, iraultzan lortutako eskubin defentsa bat ixan da. Gaurko grebi be hortxe kokatzen da.
Portugaldarrai buruzko topiko asko dakauz burun, baine esan bir de harro egoteko moduko histoixa borrokalaixe dakarrela. Gaur be demostrako dabe. Besarkada handi bat ba Euskal Herritxik lagun portugesai.





