Utzi gaituzu, Matilde. Zure bizitza guztian egin dozun moduan, isil-isilik joan zara gure artetik. Izan ere, Zer egin dozu zure bizitza guztian, zeure Euskal-Herria maitearen alde borrokatu besterik? Beti, bigarren mailan. Baina hutsik egin gabe.
Gogoratzen zaitugu, egia esan, herriko manifen aurrean pankartari eusten. Euskal-Herriaren garai beltzak ziren haiek.
Baina zure irudia, Ondarroako Ezker Abertzaleko kideok inoiz galduko ez duguna, Ondarroako Txokoari lotuta dago.
Nola ahaztuko zaituztegu, bada, zu eta zure koinata Asun, biok, Ondarroako txokoa egunero irekitzen. Urteko egun guztietan, jai eta astegun, han zineten, zuok biok, guri zerbitzeko prest.
Eta hori, zenbat urtetan! Herri Batasunaren garaian hasi eta zenbat urtetan! Eta DENA MUSUTRUK! BAI, DENA MUSUTRUK!
Matilde eta Asun maiteok, ahaztezinak zarete Ondarroako Ezker Abertzalearen historian. Lerro hauek gure esker onaren ezaugarri pobre bat besterik ez dituzue. Esker mila eta mila eta mila…
Eta, zure etxekoek zure errautsak Kantauri itsasoan hilobiratzen dituztenean, han izango gara zure ondoan, Matilde, Ondarroako Ezker Abertzalea.
Ondarroan, 2011ko urriaren 27an
Ondarroako Ezker Abertzalea.
