Zerbitzu publikoa negozio bihurtzen denean…

GERTAERAK:

Ondarroa, 2011ko uztaila. Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoak itxita dagoen etxebizitza baten ura, zaborra, saneamendu eta estolderia tasak kobratu dizkio Juan Balentziaga Osa, 80 urteko ondarrutar adintsuari. Herritar hau, bere osasun egoera dela-eta, Ondarroako Artibai egoitzan bizi da gaur egun. Karrotxo batetik altza barik bizi ere, gainera.

Legezko den erreklamazioa egiteko, hona hemen pertsona horren ordezkari legalak eman behar izan dituen urratsak:’

* LEHEN DEIA telefonoz Ur Partzuergora, zer gertatu den azaltzeko. Telefonoa hartu duenak baja emateko behar diren datuak eta agiriak jakinarazi dizkio, beste inolako ezalpenik gabe.

* Pertsona berdinak BIGARREN DEIA telefonoz Ur Patzuergora, baja emateko asmoz. Ur Patzuergoaren izenean pertsona desberdina telefonoan. Bere erantzuna: Telefonoz ezin da bajarik eman. Norberak pertsonalki joan behar du Bilboko bulegoetara.

* Pertsona berdinak HIRUGARREN DEIA telefonoz Ur Patzuergora. Galdera: Ea posible den e-mailez bialtzea baja emateko dokumentazioa. Ur Partzuergoko beste pertsona baten erantzuna telefonoz: BAI.

* Azkenik, baja eskaria egiteko dokumentazioa E-MAILEZ igorri Ur Patzuergoari, eta honek bidali dio jada baja agiria Juan Balentziaga Osari.

NIRE GALDERAK:

* Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoa ez al da ura, zaborra, saneamendu eta estolderia tasak ordaintzeko herritarroi eskaintzen zaigun zerbitzu munizipal bat?

* Nolako zerbitzua eskaintzen ari zaigu Ur Patzuergo hori, herritarrok arazo bat bideratzeko bere bulegoetara deitzen dugunean, herritarrok ditugun AUKERA GUZTIAK azaldu beharrean, HIRU aldiz deitu behar izan badu herritar batek?

* Nolako zerbitzua eskaintzen ari zaigu Ur Patzuergo hori, gai honetan parte hartu duen HERRITARRAK BERAK galdetu behar izan baitio, ea, Bilbora pertsonalki joan beharrean, postalgo elektroniko bidez arazoa bidera dezakeen? Hau HIRUGARREN DEIAn gertatu da.

* Hau al da gure agintariek, eguna joan eta eguna etorri, hainbeste goraipatzen diguten zerbitzua ADINEKO GAREN ETA EZINTASUNA SUFRITZEN DUGUN HERRITARRONTZAT?

KONKLUSIOA:

Hauxe gertatzen zaigu herritar xumeoi guri zerbitzeko antolatu ditugun erakundeak kapitalismoaren pipiak barrutik jaten dituenean. Zenbaki hutsak bihurtu gara. Ordenagailuko tekla bat besterik ez.

GEHIGARRIA: Heredentzia eder hau utzi digu ondarrutarroi hainbeste diru Ondarroara ekarri omen digun (eh, I. Anasagasti, senatore jauna?) zorioneko Udal Gestorak (PNVk).

Ondarroan, 2011ko irailean.

Ibon oso larri! (Jaiki Hadiko medikuen idatzia)

Orain hiru hilabete Jaiki Hadi elkartean euskal preso politikoen asistentzian dihardugun mediku eta psikologook bi preso gaixoren larritasun egoera saltatzen genuen; eta horietako bat Ibon Iparragirre zen, Basauriko espetxean  dagoena egun.

Ibon urte askotatik hona dago VIHak ukitua, eta bere jarraipena egiten dugunok  etengabeko gaixotasunaren hondatzea ikusi dugu, bai defentsen jaitsiera mailan zein karga biralaren igoera ikaragarrian. Kontuan izan behar da bere gaixotasunaren ondorioz neke iraunkor batek jota dagoela Ibon, esfortzu nimiñoenak higadura garrantzitsua eragiten diola.  

Bere egoera horrelakoa izanik ere, Ibon hiru espetxetan egon da uztailetik hona, horretarako Madriletik Sevillara eta Sevillatik Euskal Herrira mugitu behar izan dutelarik. Azken bidaia honetan izan du higadura larriena: Euskal Herrira ekarri badute ere, bidaia bere osasun egoerari egokitako baldintzetan egin beharrean, baldintza arruntetan egin behar izan du  eta 10 egunez luzatu zen. Egun hauek erabakigarriak izan dira bere osasun egoerarako. 

Uztailean –Madrilerako trasladoaren aurretik- Sevillan egindako azken analikatik hona, bere karga biralak ia hirukoiztu ditu aurreko indizeak, 84.000tik 232.000ra igaroz. Parámetro hauek VIHak eragindako gaixotasunaren egoera aurreratua adierazten dute, gaitzaren bilakaera azkeneko aldian dagoelarik.

Gaur egun Ibonek begiaren ikusmen ia osoa galera pairatzen du, irakurtzea, idaztea eta baita inguruko lagunak ikustea eragozten diona. Gibeleko arazoak adierazten dituen hepatitisa ez biriko bat du, defentsak (CD4) oso maila baxuan ditu (64) eta anemia ferropenikoa ere badu, hemoglobina eta globulu gorrien mailaren balioak oso baxu ditu eta burdina bitaminen bidez hartu behar du.

Aipatu beharra dago Ibonen bizitza kalitatea ona zela 2010ean espetxera sartu aurretik, nahiz eta ordurako “sero (+) izan, eguneroko aktibitateak inolako mugarik gabe egiten zituelarik. Espetxeratu ondoren, aldiz, berehalaxe erreparatu genuen hondatze garrantzitsu eta iraunkor bat zuela, defentsa biologiko guztien oreka galtzearekin batera. Egoera honek gaixotasunaren aurrerapen garrantzitsu bat bultzatu du, urtebete eskaseko tartean egoera larrian aurkitu arte.  

Egoera honen aurrean, bere kasua daramagun eta hemen gauden profesionalok bere berehalako askatasuna eta etxeratzea ez den beste aukerarik ez dugu ikusten. Bere egungo egoerak gaixotasunaren aurrerapenaren aldian gaudela adierazten du, eta espetxea ez da inolaz ere lekurik egokiena behar dituen zaintzak bermatzeko. Espetxean jarraitzeak haren osasunaren hondatzea azkartuko luke, infekzio oportunista baten arriskua areagotuz, eta amaiera ekarriko luke.

—-

Entzun Ibonen anaiaren testigantza Info7 irratian: http://www.info7.com/2011/10/07/ibon-iparragirreren-egoeraz-hitz-egin-digu-bere-anaiak/

Hasi da kurtso politiko berria

Hainbat herritar bertaratu ziren Ezker Abertzaleak atzo deituriko herri batzarrera. Kurtso politikoaren hasieran kokatuta gai nagusi bi jorratu ziren: batetik, egungo egoera politikoaren irakurketa egin zen, eta, bestetik, datozen egunetan udalean martxan jarriko diren ekimenen berri eman zen.

Une politikoari dagokionez, Ezker Abertzaleak hasitako bideak Euskal Herriaren  askapen prozesua desblokeatzeko urratsak ematen ari direla adierazi zuten. Estatu espainola jasaten ari den krisi ekonomiko eta politikoak, eta, indar abertzale eta ezkertiarrek egindako presioek, estatu espainiarra gatazka gainditze aldera pausoak ematera behartzen dituzte. Hala eta ere, oraindik orain, lan ugari dago egiteko marko demokratikoa lortzeko; eta are gehiago, independentzia eta eraldaketa sozialera heltzeko. Horrexegatik, nazio eraikuntzaren garrantzia berretsi zen, bai borroka instituzionalak egin beharrekoa zein herri mugimenduak bultzaturikoa.

Bestalde, 2012rako udal aurrekontuak osatzeko prozesu parte hartzailea azaldu zen. Laburbilduz, herritarrek aukera bi izango dituzte prozesuan parte hartzeko: auzo batzarrak eta batzordeak. Dei egin zioten bertaratu guztiei batzar horietara joan eta beraien proposamenak eramatera.

Azkenik, azkenaldian Ondarroako udalaren kudeaketari buruz prentsan agertutako berriak direla eta, datozen egunetan Ondarroako Bilduk adierazpenen bat egingo duela adierazi zuten ezker abertzaleko kideek.

Ibon oso oso larri dago. ALLARTE

Azken analisien emaitzen arabera -irailaren 19an atera zioten odola- Ibonen osasun egoera zeharo okertu da Basaurin dagoenetik. Hori dela eta ostegunean -urriak 6- Jaiki Hadik urjentziazko prentsaurrekoa emango du datu zehatzak eskainiz, eta Iparra Galdu Baik Plataformak datorren larunbatean Basauriko kartzelaren aurrean kontzentrazio batera deitu du, 11:30etatik aurrera.
Ibonen bizitza kolokan dago, eta lehenbailehen atera behar dugu.
Preso Gaixo Larriak Etxera.

Amaiurrek zubi izan nahi du

Atzo aurkeztu zuten koalzioa Iruñean, eta zubi bat izango du ikur. Erabakitzeko eskubidea eta krisiari aurre egiteko ezkerreko politika aldarrikatu dituzte koalizioko kideek.Azaroaren 20ko hauteskundeetarako Aralarrek, Alternatibak, EAk eta ezker abertzaleak osatu duten koalizioa da, eta zubi bat ikur hartuta erabakitzeko eskubidearen eskaera Madrilera eramatea izango du helburu.

“Indarrak biltzeko ahaleginak batzen dituen zubia, irabazteko gogoz Estatuarekin partida jokatzeko aukera izateko”, esan zuten atzo Amaiurreko ordezkariek Baluartean. Amaiur osatzen duten aldeen ordezkaritza zabala izan zen aurkezpenean, besteak beste, Patxi Zabaleta Aralarrekoa, Txelui Moreno ezker abertzalekoa, Pello Urizar EAkoa, Amaia Agirresarobe Alternatibakoa.

Eta  ONDARRUTARRAK  hasi dira dagoeneko lanean. Launbatean, mahaiak jarri ziren kalean,  sinadura bilketa egiteko hauteskundeetan aurkeztu ahal izateko, eta esan behar da, pilo bat batu zirela. Hor behean, herritar batzuk sinatzen.