ARDANZA LEHENDAKARI OIHARI ETA… GARAI BATEKO ONDARRUKO AKOLITO OHIARI ONDARRUTIK


Aspaldiko Jose Antonio. Akordaten za, zu, mutikotxoa ziñanin, zelan egoten ziñan Ondarrun, zure osaba D. Manuel abadin etxin? Akordaten za, zelan zu eta gu, hirurok, akolito izan giñan Ondarruko parrokixan?

Ez zaiela akordaten..? Akorda bez..?

Ixan be… Zelan akordauko zara, ba, hain pertsonaia inportantea egin za-eta harrezkero!”

Hainbeste urte pasa eta gero, zuri kartatxo hau idaztera gatoz. Zer dala-eta? Ba txoritxo batek esan deusku, azken aldi honetan, hor zabizela telebista, irrati eta egunkarietan zure historixak konta eta konta. Ixan be, zuk badaukazu zer konta!, Hainbeste eiñ eta sufritu behar izan dozu gure Ama Euskal Herri zapaldu hau askatzearren

Eskerrak zuk hainbeste sufridu eta borrokatu dozulako gure Aberriagatik. Ze, guk… kaka!

Egia da nik, Andonik, badaukadala “Itziarren semea” izeneko diska bat non kontatzen diren niri egindako tortura basatiak. Baina … zer dira nik sufritutako tortura guztiak zure sufrimenduen ondoan?

Ni be, “Mamarru”, (izen honekin ez za konturatuko, beharbada, ni nor nazen….ba Isidro Garalde naz ni). Ni be, hemen nago kartzelan usteltzen. Bizi guztia kartzelan eta nire herritik urrun. Zertarako? Ba, beharbada eztozu sinistuko, baiñe ni be, Euskal Herri independiente eta sozialista baten alde borrokan!

Zuk bai, ostera, lan eta lan, sufridu eta sufridu gure Aberria askatzearren! Goza orain, beraz, Jose Antonio! Goza eta goza, Ardanza, hor, Urdabai “erreserba naturala”ren bihotz-bihotzean daukazun jauregi eder horretan. Ondo irabazita daukazu eta.

Ixan be, Jose Antonio! Hain ondo bizi za zure jauregi horretan ze, berba eiñ dozunin be, ez za akordau, antza, preso eta iheslari guztiak etxera buelta daitezela eskatzeko… Bapo, lagun!

Andoni bera, hilda, lurpean, eta “Mamarru” bera be Andaluziako kartzela bateko ziegan bizirik hilobiratuta dagoenez, bion izenean, sinatzen eta bialtzen deutsugu gutun hau Ondarrutik, 2011ko urrian.

Ondarruko “Ein daigun bidi” taldearen izenean.

Domekan 11:00tan Iparra Galdu Baik Plataformin batzarra Guzur Etxin

Asteburu honetarako pentsatuta genuen gose grebaren ordez, batzar bat egingo dugu igandean, eguerdiko 11:00tan, Ondarroako Guzur-Etxean. Gai zerrendaren proposamena bidaltzen dizuet:
– Kanpainaren balorazioa
– Ibonen egoera
– Hemendik aurrera…
– Besterik

Azken egunotan, bi gonbidapen jaso ditugu:
Bihar, Bilboko manifan, Plaza Zirkularrean Ibonen pankarta batekin egoteko gonbidapena jaso dugu, Ibonen askatasuna ospatzeaz gain, mobilizazioaren garrantzia aldarrikatzeko. Testua, hau izan daiteke: “Ibon etxean daukagu!!! Iparra Galdu Baik, jo ta ke, denak askatu arte!”. Zenbat eta gehiago izan hobeto, baina sei zortzi lagun bermatu behar ditugu, kamisetekin.
Datorren ostiralerako, urriak 28, Gasteizko Etxeraten gonbidapena jaso dugu, ostiraleko enkarteladan hilean behin egiten duten ekitaldi berezian parte hartzeko: 15 bat minututan zehar, kanpainaren ibilbidea eta mobilizazioaren garrantzia erakutsi behar ditugu, eta ikus entzunezko bat prestatzen badugu, proiektatzeko aukera daukagu.

Barkatu atzerapena eta zorionak, LORTU DUGULAKO!!!

Besarkada handi bat eta milesker guztioi. Laster arte.

“Bertsolari”, gaur barikua (21) 20:30ean, Bide-Onera Zineman, ONDARRUN

Behin botako dute bakarrik, beraz, ez galdu gaurko aukera.

Asier Altuna zinemagile bergararrak egindako “Bertsolari” pelikula ikusteko aukera egongo da gaur Ondarroan. Iluntzeko 20:30ean hasiko dira filma botatzen Bide-Onera Zinean (Goiko Zinan) eta proiekzio bakarra izango da. Beraz, biharko ez laga, bihar ez dute botako eta. “Bertsolari”n 2009ko Txapelketa Nagusiko irudi zirarragarriak aurkituko ditugu eta baita Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio bertso jaun-andere txit gorenei egindako elkarrizketak: sentsazioak, emozioak, bertigoak, soka gaineko dantzak, kilinkoloak, bizipozak…