Asteburu honetarako pentsatuta genuen gose grebaren ordez, batzar bat egingo dugu igandean, eguerdiko 11:00tan, Ondarroako Guzur-Etxean. Gai zerrendaren proposamena bidaltzen dizuet:
– Kanpainaren balorazioa
– Ibonen egoera
– Hemendik aurrera…
– Besterik
Azken egunotan, bi gonbidapen jaso ditugu:
Bihar, Bilboko manifan, Plaza Zirkularrean Ibonen pankarta batekin egoteko gonbidapena jaso dugu, Ibonen askatasuna ospatzeaz gain, mobilizazioaren garrantzia aldarrikatzeko. Testua, hau izan daiteke: “Ibon etxean daukagu!!! Iparra Galdu Baik, jo ta ke, denak askatu arte!”. Zenbat eta gehiago izan hobeto, baina sei zortzi lagun bermatu behar ditugu, kamisetekin.
Datorren ostiralerako, urriak 28, Gasteizko Etxeraten gonbidapena jaso dugu, ostiraleko enkarteladan hilean behin egiten duten ekitaldi berezian parte hartzeko: 15 bat minututan zehar, kanpainaren ibilbidea eta mobilizazioaren garrantzia erakutsi behar ditugu, eta ikus entzunezko bat prestatzen badugu, proiektatzeko aukera daukagu.
Barkatu atzerapena eta zorionak, LORTU DUGULAKO!!!
Besarkada handi bat eta milesker guztioi. Laster arte.