Ongo udan Korsikatik ibili gaz, eta hamen bertan ikusi douzen hiru lau gauza:
Militarran basik ixe ciudadela guztitxan daz, da mendixan galdute be base bat ikusi gendun, militarran presentzixi hor da, gexei ezti agertuko bañe hor daz denpora guztin. Ostea polizixak kotxeko azidenti gertaten bagazkun ikusi genduzen bakarrik (normala azidentik egoti, zoru modun aurreatzen zatxuen errebuelta edixan be ta), esazkune atxik ez eidabe ixe etxen, han mafixa/familixak agintzen eidabe. Gerta ixan eide jenti hil da iñok ixe eztabenez esaten, argitxu baik geatzi zein ixan zan.
Turista asko da korsikan. Eta kanpotarrakin nahiku itxixan fami dauke, baine gixon nagusixak be saludateko bi muso emoten diz. Da kaukasiku eztan iñor ezgendun ikusi bertan, bakarrik turistak zin baltz edo txinuk. Ezta txinun dendaik edo kebab-ik. Bertan biharra etxen dabenak udi amaitxutakun frantzire jun bir ixaten eidi, turista gitxi bada eztala bape biharrik egoten da. Turistak gexen bat frantsezak, da hegoaldin italianu asko. Turistak dirutza asko lagaten dabe zona turistikun. Alderdi turistikun eta bertakuk bixi dizen tokixan arteko aldi oso nabarmena da: lujun bixi diz batzuk, pobre bestik.
Trenak diesela diz, gasoilaz dabil, eta autobuse railletatik juti modun de.
Pintadak be leko askotan agertzen diz. Turismuaz lotutako espekulazinoin kontra, FLNCkun IFF (I franchesi fora, frantsesak kanpoa)…

Pasquale Paoli, neure idolo barrixe da, honei monumentu etxi herrixan proposatzen dot. Napolesen ikasixe, familixa oneku, ilustrau bat zan. Corsican independentzixin aldeku, eta Corsica independienteko presidente (1755-1769), frantsesak isli hartu arte. Europako lehenengoko konstituzinoi demokratiku idatziban islintzako. Estankatako lagutan malaria euala, da berak diseña ban drenajik. Lehenengo unibersidadi Corsican sortu ban, exiliata egon zan Inglaterran da reboluziñoi frantseza da gero gobernadore ipini ben islan, ta barriro independentzixi lortzen ahaleginddu zan, baine tropa frantsesak irabazi eiben. Isula Rossa hirixe sortuban genobesai konpetentzixi etxeko, eta gaur egun bertan topa leike berai dedikatako estatua bakarra.






