ONDARROAKO BILDUren HAUSNARKETA

UDAKO LANA, UDAZKENEKO UZTA!

3 hilabete baino gehiago pasatu dira Bildu Ondarroako udalera heldu zenetik. Deskantsurik gabeko 3 hilabete izan dira, lehenengo egunetik kanpainan emandako berba betetzeko asmoa geneukalako: udaleko ateak herritarrei ireki eta, denon laguntzagaz, programan batzen genituen proposamenak martxan ipintzea.