Amaiurrek zubi izan nahi du

Atzo aurkeztu zuten koalzioa Iruñean, eta zubi bat izango du ikur. Erabakitzeko eskubidea eta krisiari aurre egiteko ezkerreko politika aldarrikatu dituzte koalizioko kideek.Azaroaren 20ko hauteskundeetarako Aralarrek, Alternatibak, EAk eta ezker abertzaleak osatu duten koalizioa da, eta zubi bat ikur hartuta erabakitzeko eskubidearen eskaera Madrilera eramatea izango du helburu.

“Indarrak biltzeko ahaleginak batzen dituen zubia, irabazteko gogoz Estatuarekin partida jokatzeko aukera izateko”, esan zuten atzo Amaiurreko ordezkariek Baluartean. Amaiur osatzen duten aldeen ordezkaritza zabala izan zen aurkezpenean, besteak beste, Patxi Zabaleta Aralarrekoa, Txelui Moreno ezker abertzalekoa, Pello Urizar EAkoa, Amaia Agirresarobe Alternatibakoa.

Eta  ONDARRUTARRAK  hasi dira dagoeneko lanean. Launbatean, mahaiak jarri ziren kalean,  sinadura bilketa egiteko hauteskundeetan aurkeztu ahal izateko, eta esan behar da, pilo bat batu zirela. Hor behean, herritar batzuk sinatzen.