Irailaren 17an protagonista izan euskal presoen eskubideen alde, 17:30tan manifestazio nazionala Antiguako tuneletik abiatuta! Denok Donostira!!!
eta hoiek bertaratuko direnak ez direlako bakarrak, ikusi nortzuk ere azalduko diren bertan

Villenako presoak itxialdian dira, Pol Asensioren aurkako eraso saiakera salatzeko.
Villenako espetxeko zaindariak Pol Asensio euskal preso politikoa jipoitzen saiatu ziren pasa den abuztuaren 27an. Salaketa bihar arte luzatuko dute gainontzeko presoek. Etxeratek jakinarazi duenez, Villenako (Alacant) kartzelako bizi baldintzen okertzea dela-eta, bertan dauden euskal preso politikoak espetxe zaindariekin gaiaren inguruan hitz egitera joan ziren.
Eztabaidaren tonuak nabarmen egin zuen gora eta, Etxeratek argitu duenez, funtzionario bat Pol Asensio jipoitzen saiatu zen, nahiz eta ondoren erasoa ez burutu. Horrekin batera, algortarra isolamendura eramaten saiatu ziren.
Erasoa salatzeko, Villenan dauden euskal preso politikoek bihar arte luzatuko duten itxialdia hasi zuten atzo.