Dakizuen legez, Gernika Akordioaren ondorioz “Egin dezagun bidea” ekimena sortu da, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko ekimena hain zuzen ere.
Ekimen horrekin jarraituz “Ein daigun bidi” sortu dugu Ondarroan, eta horren aurkezpena urriaren 1ean izango da Itsasaurre plazan.
Baina aurkezpen honek ez du “betiko” itxura izango, hau da, ez da prentsaurrekoa izango: KALEJIRA BIZI, KOLORETSU, ZARATATSU ETA ALAITSU bat egingo dugu 12:30ean aterako dena egun berean Kamiñazpi auzotik hankapaluekin, buruhandiekin… Kalejira honetan herritarrak gonbidatu nahi ditugu txistuekin, turutekin, burduntzaldiekin, lapikoekin, tapekin… Eta balkoietatik begira daudenak ere tapak jotzera animatu nahi ditugu kalejira pasatu ahala. Kalejiraren amaiera Itsasaurre plazan izango da, koadrilen arteko herri kirolekin. Itsasaurren bertan pintxoak eta sagardo kupela ere egongo dira jaigunea biribiltzeko.
Mila esker zuen arretagatik eta zuen komunikabidetik zabalduko duzuelakoan, jaso ezazue gure agurrik beroena.
Ondarroako “Ein daigun bidi” ekimena.
