Bihar 31 urte beteko dira Anjel Etxaniz ondarrutar abertzale hil zutela. Hilketa, Batallón Vasco Españolek hartu zuen beregain, baina heriotzaren inguruko zalantza asko daude argitu barik. Eta inor ez da kartzelatik pasatu Anjel hiltzearren.
Anjel oso pertsonaia ezaguna zen herrian. Gazte-gaztetatik mugimendu abertzale antifrankistan ibili zen, eta gero ere HBko militante izan zen. horretaz gain, kirolzale handia ere bazen. Bere familiakoen esanetan, ordu gehiago pasatzen zituen Zaldupen etxean baino.
Anjelek mehatxu asko jasotzen zituen bere militantzia politikoagatik; eta berak eta bere emazteak lan egiten zuten 34 Klubari ere eraso egin zioten behin baino gehiagotan. Egun baten, pertsona bat tabernako barrara joan eta lanean zegoen Anjel tiroz hil zuen. Tiroak entzun orduko Angelen emaztea balkoira atera zen (34 Klubaren goian bizi zen) eta ordurako Guardia Zibilak bertan ziren, inor baino lehenago. Bertsio ofizialaren arabera, Batallón Vasco Españolekoek hil zuten Anjel, baina sekula ez zen ikerketa ofizialik egin batailoikoak nortzuk ziren jakiteko. Sekula ez zen justiziarik egin Anjelen alde.
Baina guk ondarrutarrok ez dugu inoiz ahaztuko Angel, ezta berak egindako lan guztia ere.



