Hamen dakazue Ibonen familixakuk bixaldutako kroniki. Bertan kontaten da zelaku ixan dan Ibonen trasladu Basaurire, eta zertzuk pasa bir ixan dotxuzen.
Abuztuaren 18 (osteguna) goizean atera zuten Ibon Sevilla II espetxetik. Gaua Badajozen egin eta ostiralean iritsi zen Valdemoroko espetxera. Han egon da abuztuaren 25 (osteguna) arte. 25ean, Duesoko espetxera eraman zuten, han gaua pasa eta Basaurira iritsi zen ostiral goizean. Duesora orduko Langraizen parada egin zuten eta ertzaintzak hartu zuen trasladoaren azken zatia beregain. Langraizerarte, eskuburdinik gabe eta “ondo” egin du kunda. Langraiztik espetxera aldiz, eskuburdinak aurrean jarrita. Horrez gain, eraztuna, erlojua eta abar kendu zizkioten.
Valdemoron igaro dituen egunak oso gogorrak egin zaizkio. Transitoko moduloan izan dute, eta han patioan jende pila zegoela esan du, esertzeko tokirik ere ez zuela izaten. Janaria oso txarra, askotan probatu ere ez zuela egiten. Orokorrean pasiloak, patioa eta abar oso zikinak zeudela nabarmendu du eta ziega baita. Ziegan kukaratxak zeudela esan du, egun batean pila bat agertu zitzaizkiola, eta atea jo zuela, funtzionarioak etorri arte, eta kukaratxak zeudela esan ostean, ziegaz aldatu zutela, baina ia alferrik izan zela. Ez du apenas lorik egin, arduratuta eta urduri egon baita.
Basaurira iristean, ingresoko deia egin zuen. Dei hortan, oso nekatuta baina bidaia bukatu zela eta lasai zegoela adierazi zuen. Ez zuen askotarako denborarik eman. Arratsalderako, deiak aktibatu zizkioten eta etxera deitzeko aukera izan zuen, ama, semea eta emaztearekin hitz egin zuen.
Bisitarako txanda hartzea ez zen erreza izan. Goizean, ingresoko deia jaso bezain laster kartzelara deitu zuen emazteak, bisiten telefonora, eta komunikatzen ematen zuen uneoro. Beraz, informazio orokorreko telefonora deitu zuen. Han, bisitak hartzeko arratsaldez 16h-tik aurrera deitu behar zela esan ziguten. Arratsaldean, 17h-arte deika egon ginen, eta komunikatzen ematen zuen beraz, Basauriko kartzelara bertara joan ginen eta han hartu genuen txanda.
Bisita nahiko gogorra izan da, Ibon oso nekatuta zegoen, bai fisikoki, bizkar eta buruko minarekin eta bai psikologikoki. Kunda gogorra egin zaio. Basaurin, antza, 10.artikulua aplikatu diote, eta “modulo de respeto” deritzon tokian jarri dute. Ez da zehazki isolamendua, baina antzekoa. Toki lasaia omen da, 15 preso daude, eta printzipioz harrera ona egin diote. Goizetan ziegan gosaltzen du, eta bi ordu ditu patioan, uste dut 12:00tik 14:00tara. Bazkaldu, jantokian egiten du. Arrtsaldez, beste bi ordu ditu patioan, 18:00tik 20:00tara. Afaldu ere jantokian egiten du. Dutxa, arratsaldeko 18:20an du. Soilik ordu hortan dutxatu daiteke. Baita ere komentatu du, arratsaldean, rekuentoa egiteko berriz ziegan sartu behar dela, eta beraz, patio orduak ez direla bi baizik bat eta erdi. Janaria, momenturarte behintzat, Valdemoron baino ederragoa dela esan du.
Kexarik handiena ziegarekin du. Oso oso txikia omen da, ia bera ere ez omen da sartzen, ohea, komunzuloa eta lababoa ditu. Oheak buru eta oin aldean barroteak omen ditu, eta oso deserosoa omen da. Ez du apalik, eta arropa lurrean du. Komentatu du, segurtasun buruarekin hitz egingo duela, ea artikulo horigatik sartu duten ziega hortan, edo ea aldatzeko aukerarik ote dagoen…. Psikologarekin hitz egin dut eta abokatua joango zaio datorren astean.
Kartzelako medikuak egin omen dio bisita, eta printzipioz nahiko zabal agertu omen da.
