Hasi gaz jasoten herritxarrak bixaldutako udako kronikak. Zeuk be leku interesgarriren bat ezagutu bazu aurtengo udan, bixaldu zeure kroniki otzara@hotmail.com helbidea. Hau Ibaiek Ipar Katalunia eta Okzitaniatik bixaldu doskune da:
Hego Katalunian behin baino gexauatan egon ixan gaz, baine Iparraldea sekule jun baik geuazen, eta Perpinyá ezautzea jun ginan. Bertan topa gendunak geure Iparraldi akorda eraiskun: folklore eta bandera katalan asko, kalin ixen batzuk bi hizkuntzatan (katalan eta frantses…) baine gero giru oso frantsesa, gauza askotan oso asimilata, hizkuntza aldetik, administrazinoi aldetik… Hau Ipar Kataluniako hiriburu de, eta seguruena herri txikixetan hizkuntzin egoeri-eta bestelaku ixango da.
Handik Okzitania pasa ginan. Hamen be egoeri antzeaku zan, kale batzutan ixenak frantsesez eta okzitanieraz, bandera okzitanuk edonuntzir… baine gero egunerokotasune, administrazinoi… dana frantsesa. Carcassonnen okzitanierazko eskola baten be egon ginan. Bertako gaztik nahiko pesimistak zin, hirixetan okzitanoz berba etxi oso gatxe dala, eta batez be zaharrak erabiltxen dabela. Beste probelma bat da, Okzitania oso handixe dala, eta hizkuntzin eta kulturin egoeri oso desberdine dala leko batetik bestea, eta instituzinoi desberdinetan banatute dazela, eta ezinddabela politika bateratu bat erun.
Toulousse (Tolosa, okzitanieraz) Okzitaniako hiriburu de bertako abertzalintzat. Horretaz gain, exilixo republikano españolan hiriburu be badala esaten dabe. Gerri galdutako euskaldun asko be horraxe hirire jun zin eskapata (natxe gexenak Ipar Euskal Herrixan geatu zin). Oso presente da exilixu Tolosako kalitan eta bixitxa kulturalin.
Gero kostalderutz urreatu ginan. Montpellier, Marsella… hamen hizkuntza Okzitanun egoeri asko aldatzen da leko batetik bestea. Hiri baten kartelak bi hizkuntzatan agertzen diz, beste leko batzutan agertu be eztiz etxen.
Okzitaniako kostaldin errealidade oso nabarmen bat emigrazinoi de. Marsellan, adibidez, populazinoin erdixe baino gexa argeliar jatorriku de. Eta hori igarten da kaleko bixitxan. Marsellako kaleko bixitxik eztauke zerikusirik inguruko beste hiri batzutakuaz. Dendak kalea atata, jenti kalin gox eta gaba…
Polizixin presentzixi be itogarrixe da hamen hirixan. Euskaldunak otxute gaz polizixak ikustea, baine halan da be Marsellaku harrigarrixe da. Ezkina guztixetan daz furgonak, sirenak jo eta jo beti, kontrolak kalitan… Arazuk “konpontzeko” (ezkutateko, hobeto esanda) metodo poliziala dabile hamen… helburu ixe konpontzi baino, etorkinak kontrolata eukitxi dala esango neuke nik. Eta hiritxar gexenak etorkinak dizenez, hiri osu bihurtu dabe susmagarri.
A, ta geuk be laga gendun geure marki Marsellako kalitan:







