Eskubideak lortuta, tasak ordaintzen hasi dira Ondarroako 200 familia

Turrunean aurreratu genuen bezala, Ondarroako desbedientzilariek euren borroka eten dute. Hemen, Garan agertu den notizia:
 

Borroka eredugarria egin izanaren harrotasunarekin iragarri zuten atzo dozenaka ondarroarrek apartheid politikoa salatzeko 2005ean abiatutako desobedientzia kanpaina amaitutzat jo dutela. Sei urte eta erdi igaro dira udal tasa eta zergak ordaintzeari utzi ziotenetik. Zailtasunak eta mehatxuak izan dira tartean, baina hasieran heldu ziotenari tinko eusten jakin dute: «Eskubiderik ez bada, betebeharrik ere ez». Lehenak berreskuratu dituztenean, besteei heldu diete orain.

p002_f01_111x111.jpg

Maider EIZMENDI | ONDARROA

«Udal tasa eta zergak ez ordaintzeko kanpaina 2011ko ekainean bukatutzat eman dugu». Horixe iragartzeko agerraldia egin zuten atzo dozenaka ondarroarrek. 2005eko urtarrilaren 1ean ekin zioten, hainbat herritarrek, 200 bat familiak, «Eskubiderik ez, betebeharrik ez!» desobedientzia kanpainari. Hasiera batean, uraren, zaramen eta estolderiaren zergak ez ordaintzeari ekin zioten, eta gero, beste alor batzuetara zabaltzen joan zen euren protesta, etxeetako obren lizentziak, kiroldegia…

Alderdien Legea eta horren ondorioz indarrean zegoen Euskal Herriko udaletako egoera ez demokratikoa salatzea zen ekimenaren helburua.

Herrian bertan zuten horren adibide garbia. 2003ko hauteskundeetan ezker abertzaleko hautagaitza legez kanpotzat jo zuten eta 2.422 boto baliogabetu zituzten. Behin herritarren protesta kanpaina abian zela, 2007ko udal hauteskundeetan beste hainbeste gertatu zen eta udal kudeaketa batzordea antolatu zen, EAJren agintaritzapean. Jeltzaleek EArekin batera aurkeztuta, 1.720 boz eskuratu zituzten 2007ko hauteskundeetan, baliogabetutako botoak baino 475 gutxiago.

Lehen bi urteetan Udalak ez zion kanpainari ia jaramonik egin. Udal kudeaketa batzordeak, ordea, Gesmunpal agentzia pribatua kontratatu zuen zergak kobratzeko; baina herritarren azalpenak tarteko, hark uko egin zion. 2009an, Bizkaiko Aldundiari eman zion udal kudeaketa batzordeak zorrak kudeatzeko eskumena, eta zigorrak ere iritsi ziren. Gainera, iaztik uraren eta zaramaren zerga Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoaren esku jarri zuen eta hark ura moztuko ziela mehatxu egin zien herritarrei.

Agerraldian gogora ekarri zutenez, desobedientzia zibila «historikoki» injustiziei aurre egiteko bidea izan da, eta «horrela ulertu dugu Ondarroan udal tasa eta zergak ordaintzeari uko egin diogunok».

Errespetua helburu

Hala, euren helburua ez dela inoiz inondik inora «ez ordaintzea izan» nabarmendu zuten, «Udal demokratikoa egikaritzea baizik, ondarroarrok hautestontzietan esandakoa errespetatzea, alegia».

Apartheid politikoari helduta, «PPk eta PSOEk Madrildik zuzendutako estrategiak ezker abertzalea espresio isolatu eta gutxitua bihurtu» nahi izan duela salatu zuten eta, bide horretan, ilegalizazioa izan dela ardatza. Estrategia horrek, ordea, Madril ez ezik, «kide paregabeak» izan dituela iritzi zioten: «Ziur gaude, EAJk eskaini dion babesik gabe, Alderdien Legea gauzatu ezina zitekeen». EAJk baina, «beste alderdiek bezala», euren esanetan, «onurak ikusi zizkion» estrategiari eta «interes propioak lehenetsi dituzte ezker abertzalearen kontrako apartheidaren itzalpean». Hain zuzen, «interes horiei jarraiki, mantendu du EAJk Ondarroan ere mantendu duen jarrera».

Gogora ekarri zuten, zentzu honetan, ezker abertzaleak konponbiderako proposamen ugari egin dizkiela eta jeltzaleek errefusatu egin dituztela behin eta berriz, «Udaleko egoera ez demokratikoa gainditzeko aukerak egon diren arren eta Legeak berak ere ahalbideratu zitzakeela jakin arren».

«Zigorren eremuan»

Desobedientzia kanpaina bera ere, erro politikoetan kokatu gabe, «zigorraren eremura bideratu» nahi izan dutela salatu zuten; izan ere, uraren tasak ez ordaintzeagatik, askori ura moztuko zietela ere mehatxu egin baitzieten.

Egoera horren aurrean ere, tinko eutsi zioten kanpaina abiatutako herritarrek eta hala jarraitu dute, «ondarroarrek aukeratutako Udal bat izan arte».

Aitzindari eta erreferentetzat jo zuten ondarroarrek gauzatutako borroka, baina une honetan, moldaketa bat eskatzen duela onartu zuten. «Euskal Herrian aldaketa gauzatzen ari da, gauzatzen ari gara eta Legalizazioaren borroka oraindik erabat irabazi ez badugu ere, lehen urratsek gure herrian ere izan dute isla, Udalean bertan batik bat», adierazi zuten. Azken udal hauteskundeetan Bildu koalizioak bozen %60,19 lortu ditu kostaldeko herri honetan eta hamahiru zinegotzitatik bederatzi eskuratu.

Ekainaz geroztik, zerga eta tasak ez ordaintzearen kanpaina amaitutzat emana dutela iragarri zuten atzo, oraindik ere tramitean egon daitezkeen data horretara arteko tasa eta zergak ez dituztela ordainduko berrestearekin batera.

Ondarrutarrak munduntzir: Maite Edinburgotik

Eskozi, oso herrialde entzune, baine eztouena asko ezagutzen. Maite Edinburgon egon da egun batzutan, eta bertatik argazki eta inpresinoi batzuk bixaldu doskuz.

Ongo udan, ondarrutar asko ibiliko zaze munduntzir bueltaka. Bixaldu zeuen kronikak eta argazkixak Turrunea, otzara@hotmail.com

Eskozik 300 urte daruz Erresuma Batun, baine mugimendu independentistik gerua eta inddar gexaua dauke. Horretxeatxik, edo horretxei aurre etxeko, azkanengoko hamarkadan parlamento nazional bat euki dau. Baine halan eta be independentismu inddartzen du urtetik urtea.

Eskozin hiru hizkuntza erabiltxen diz: inglesa eta eskozesa (hizkuntza anglo saxoik) eta gaeliko eskozesa ipar mendebaldin. Erakunde publikutan inglesa eta gaeliku ikusi leikez. Dana dala, Edinburgon danak ingles etxen dabe berba.

Eskozi oso abertsa da errekurso aldetik. Petroleu dauke, eta gasa be bai. Danak on dala 30 bat urte deskubriutakuk. Eta horrek asko altza dau bertako ekonomix, eta hortik lortutako diru energixa berriztagarrixetan dabiz inbertiuten. Dana dala, enpresa batzuk hor be badabiz, negozixu ein naxan…

Eta amaitzeko, detaile bat: Edinburgoko kalitan jentik beixeta beatu eta irriparre etxen dotsu pasantin. Egueldi txarrai aurre etxeko ohitxura ederra da, eta eskertzen da!

KABI GOITIA gogoratzen

ONDARRUTAR mordoak ezagutu genuen KABI, 4 urte egin bai zituen bertoko institutuan, eta beti gogoratuko dugu bere irriparra, bere izaera, beti laguntzeko prest, eta sasoi hartako borroka antinuklearran gainean zuen lan egiteko griña. Nahiz ta denbora aurrera joan gure oroitzapenetan beti izango du lekua. GOGOAN ZAITUGU, KABI

ONDARROAKO DESOBEDIENTZILARIEK , intsumisio fiskala ETETEA erabaki dute

Atzo egindako batzarrean, Ondarroako desobedientzialariek udaleko zergei egiten zieten intsumisioa etetea erabaki zuten. Desobedientzialarien esanetan, udaleko egoera aldatu egin da, azken hauteskundeetan aukera ideologiko guztiak bozkatu ahal izan direlako, nahiz eta alderdi eta pertsona asko oraindik ere ezin diren hauteskundeetara aurkeztu.

Izan ere, desobedientzia hau udalean apartheid politikoa inposatu zutenean ipini baitzuten martxan ehunka herritarek, eurek nahi zutena bozkatzeko aukerarik ez bazuten, betebeharrik ere ez zeukatela aldarrikatuta. Hemen bideo bat, burruka luze hori gogorarazten diguna: