Ondarroako alkate eta zinegotziekin berbetan, Radixu Irratian

Eguenean Ondarroako alkatearekin eta zinegotziarekin berbetan arituko dira Radixu Irratian, arratsaldeko 20:00etan. Ordu pare batean, udala zelan dagoen eta udal berriaren lehen pausoak azalduko dituzte. Ostiralean irratsaioa errepikatu egingo dute arratsaldeko 14:00etan.